euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVren Alderdi Egunean

2018/09/29

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVek urtero bezala Gasteizko Forondako landetan ospatuko duen Alderdi Egunean. Alderdi jeltzaleak presentzia dauka herrialde karibetarrean Venezuela Buru Batzarra medio eta aurtengoan "ekimen solidario bat bultzatzea erabaki du, Venezuela bizitzen ari den egoera larriaren aurrean". Ian ere txozna berezi batek venezuelako janari eta produktuak salduko ditu eta etekinak Venezuelako beharrentzat izango dira, Tierra de Gracia elkartea medio.

Ekimenean partaide direnak EuskalKultura.com-i zuzendu zaizkio proposamen honen berri emateko, azpimarratuz "txozna elkartasun gune bat" izango dela eta bertan "janari tipiko venezuelarra dastatu ahal izango dela, tartean tequeño-ak, zenbait arepa mota, hiru esneko tarta postre gisa eta abar". Aukera izango da baita ere "botikak entregatzeko edota arropa". Baina "batez ere txozna gune berezi bat izango da jendea elkartu, euskaldunak eta venezuelarrak elkar ezagutu eta askatasun egarria partekatzeko", adierazi dute.

Ekitaldia goizeko 10etan abiatuko da eta euskal venezuelarrek euren izenpean parte hartuko dute sarrerako desfilean, Venezuelak eta Venezuela Buru Batzarreko ordezkariak desfilea itxiz izan ere, alfabetikoki antolatua baita.

Desfilearen ondoren, elkargunea txozna izango da. Bertan etengabe zuzeneko saioak eskainiko dira, musika, ekintzak helduentzat eta baita txikienentzat ere. "Elkarrekin partekatzeko eguna izango dugu, familia giroan", iragarri dute.

Informazio gehiago elkartasun ekitaldi honetaz edo Tierra de Gracia elkarteak egiten duen lanaz, email honetan: info.tierradegracia@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia