euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Vasca’ pintxo taberna berria: euskal sukaldaritzaz gozatzeko aukera berri bat Uruguaiko hiriburuan

2016/06/21

‘Vasca’ pintxo taberna barruan eta kanpoan
‘Vasca’ pintxo taberna barruan eta kanpoan

PUBLIZITATEA

‘Vasca’ taberna Montevideoko Punta Carretas auzoan dago kokatuta, 60 pertsonarentzako lekua dauka eta menuko berezitasunak tortila patata, muskuilu kroketak eta azpizuna euskal erara dira. Honekin batera, proposamen begetarianoak ere eskaintzen ditu euskal eta Uruguaiko sukaldaritzak nahastea helburu duen jatetxe berriak.

Montevideo, Uruguai. Sukaldaritza euskal kultur moldeen adierazpen ezagunenetako bat da Euskal Herrian bertan baina baita diasporan ere. Hamaika euskal jatetxe daude mundu osoan banaturik, munduan zehar dauden euskal herritarrek eta euskal herritarrak ez direnek baina Pirinioetako zaporeak dastatu nahi dituzten pertsonek goza dezaten.

Hori da duela bi hilabete eskas Montevideon ateak ireki dituen ‘Vasca’ tabernaren xedea. Federico Perez arduradunak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “Gure asmoa pintxo taberna bat zabaltzea zen, mota honetako jatetxe oso gutxi baitago Montevideon. Bada hemen ‘picadas’ deitzen dugun izeneko tapa-jatea, eta guk aukera berri bat eman nahi genion jendeari. Eta izan ere oso harrera ona izan du proposamenak, irekitze unetik jende asko etortzen da eta oso komentario onak uzten dizkigute. Honek bultzatuta ez dugu baztertzen beste lokal bat irekitzeko ideia”.

Menuari dagokionez, euskal sukaldaritza ikasten ibili zen bereziki jatetxeko sukaldaria ere baden Perezek. Eskaintzen dituen plateren artean, patata tortila, kroketak eta bateko eta besteko pintxoak dira nagusi. Baina ogia tomatearekin eta arrain salda ere eskaintzen ditu tabernak beste aukera batzuen artean. “Gure lehentasuna euskal eta Espainiako sukaldaritza Uruguaikoarekin nahastea da, hori de gure berezitasuna”, azaltzen dute. 

‘Vasca’ jatetxea Punta Carretas auzoko Miñones kaleko 455. zenbakian dago. Asteazken, ostegun eta ostiraletan iluntzeko 7etatik 12etara dago irekita; larunbatetan, berriz, egun osoan dago irekita eta igandetan, eguerdian. Erreserbak egiteko, taberna Facebook dago ‘Vasca’ izenpean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia