euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emanaldi bizi eta alaiak eman zituen Madrilen Leioako Doniene Abesbatzak, bertako euskal etxeak gonbidatuta

2016/06/20

Leioako Doniene Abesbatza (argazkia Doniene)
Leioako Doniene Abesbatza (argazkia Doniene)

PUBLIZITATEA

Madrilen izan da asteburuan Doniene Abesbatza eta bi kantaldi eskaini ditu San Inazioa elizan, Madrilgo Euskal Etxeak gonbidatuta. Emanaldiotan, Leioako koralak bere errepertorio zabala erakutsi du, entzuleen gozamenerako: elizako abestiak, euskal kantu herrikoiak, opera, zarzuela eta baita munduko musika ere, txalo zaparrada jasoaz.

Madril, Espainia. Iragan larunbatean Madrilera joan zen Leioako Doniene Abesbatza, Euskal Etxeak gonbidatuta bi kontzertu emateko San Inazio elizan. Garbiñe Abendañok zuzentzen duen taldeak kantaldia eskaini zuen larunbat arratsaldean bertan, elizan, programa orijinal eta dibertigarri bat eskainiz. Emanaldiak hiru zati izan zituen, Abendañok EuskalKultura.com-i azaldu dionez: aurrekonoan, elizako abestiak; jarraian opera eta zarzuelari eskainitako tartea; eta amaitzeko, munduko musikak, Ipar Ameriketako kantuekin eta euskal kantuekin.

Atzo, aldiz, taldeak bigarren kantaldia eman zuen taldeak, eliza berean, baina oraingoan Euskal Etxeko Orfeioarekin batera. Bidaian Madrileko euskal etxea ezagutzeko aukera izan zuten leioaztarrek kantariek eta bazkaria egin zuten euskal elkartean.  Abesbatzak opari gisa Leioako herriko kale baten plaka --"Euskal Etxea"-- oparitu zion Euskal Etxeari.

Doniene Abesbatzak hamar urte egingo ditu 2017an eta urteurrena ospatzeko makina baat jarduera ari dira prestatzen. Horien artean, taldeak bere burua eskaintzen die kantaldiak antolatu nahi dituzten euskal etxeei, beraiekin harremanetan jartzeko gonbitea eginez.

Taldeak egingo duen hurrengo ekitaldietako bat jarduera oso berezia izango da: Donejakue bidea. Leioaztarrak Nafarroako Gares herritik aterako dira uztailaren 5ean, eta Errioxako Naiara herrirainoko bidea egingo du, gauero kantaldi bat eskainiz etapa bakoitzeko herrian.

Donieren kontzertu bat, Pragan:

Doniene Abesbatzari buruzko informazio gehiago, bere Facebook orrian, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia