euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Eusko Etxea bisitatu du Marian Elorzak, hirian euskal elkartea sortu zeneko Mendeurrenaren atarian

2015/03/18

Eusko Etxea elkarteko ordezkariak Euskal Herritik etorritako agintariekin (argazkia Valparaiso EE)
Eusko Etxea elkarteko ordezkariak Euskal Herritik etorritako agintariekin (argazkia Valparaiso EE)

PUBLIZITATEA

Valparaisoko Eusko Etxeak Euskal Herritik etorritako ordezkaritza baten bisita izan zuen joan den astean. Bisitaren buru Marian Elorza, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta berarekin ziren baita ere Leire Madariaga, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Rafael Kutz, Euskadiren ordezkaria Txilen. Bisitariek elkartearen egoitza bisitatu eta bertako jardunen berri jaso zuten. Hori guztia Valparaisoko lehenengo euskal elkartea sortu zeneko mendeurrenaren atarian.

Viña del Mar, Txile. Valparaisoko Eusko Etxeak Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren bisita jaso zuen iragan astean. Elorzarekin batera izan ziren Leire Madariaga, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Rafael Kutz, Euskadiren ordezkaria Txile eta Perun..

Harrera Eusko Etxeko zuzendaritzako kideek egin zieten, Archibaldo Uriarte presidentea buru, eta "berarekin batera emakumeen eta gazteen arloko arduradunek", bertatik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez. Berehala 100 urte beteko dira hiriko euskaldunek beren lehenengo euskal elkartea sortu zutenetik eta Eusko Etxeko ordezkariek horren guztiaren eta Eusko Etxea eta euren jardueren berri eman zieten Euskal Herriko bisitariei.

Bere aldetik, Elorzak Eusko Etxeak egiten dituen jardueren balioespen baikorra egin zuen, eta gazteen zein nagusien parte hartzea eta engaiamendua azpimarratu zituen. “Etxe hau bizirik mantendu duen tradizioa eta gazteen parte hartzea uztartzea funtsezkoa da euskal etxearen etorkizuna ziurtatzeko, eta oso garrantzitsua aurten beteko den Mendeurrenari begira", esan zuen. Bisita oso giro atseginean egin zela nabarmendu zuen Elorzak, “Ozeano bat zeharkatu dugu, baina hala ere, etxean gaudela sentitzen dugu," baietsita.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko hiru ofizialeek Valparaisora egindako bidaia honen atzean, Txileko Senatuko presidente berriaren kargu hartze ekitaldian parte hartzea egon da, Patricio Walker berak gonbidatuta.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia