euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Caracaseko Eusko Etxeak zuzendaritza berritu du, aurreko taldeari egindako lanarengatik esker ona agertuz

2015/03/17

Irudian, aurreko zuzendaritza eta berria: ezkerretik eskubira, Anton Arriaga, Kattalin Alaba, Maite Arriaga, Unai Azpiritxaga, Pedro Javier Arriaga, Maialen Azpiritxaga, Oyane Arregi eta Xabier Landa (argazkia Caracas EE)
Irudian, aurreko zuzendaritza eta berria: ezkerretik eskubira, Anton Arriaga, Kattalin Alaba, Maite Arriaga, Unai Azpiritxaga, Pedro Javier Arriaga, Maialen Azpiritxaga, Oyane Arregi eta Xabier Landa (argazkia Caracas EE)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxea elkarteak Bilkura Orokorra egin zuen iragan larunbatean, martxoaren 14an, eta bertan zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten bazkideek. Talde bakarra aurkeztu zen eta horixe onartu zuten ia aho batez bertara bildutakoek. Honakoek osatzen dute zuzendaritza berria: Izaskun Azpiritxaga, Oyane Arregui, Kattalin Alaba, Maialen Azpiritxaga, Unai Azpiritxaga eta Xabier Landa. Zorionak eta zorte on!

Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxea orri berri bat hasi du bere historia luzean, larunbatean aukeratu zen zuzendaritza berriarekin. Elkarteak Bilkura Orokorra egin zuen eta bertan aurreko zuzendaritzak txostena eta kontuak aurkeztu zituen. Ondoren, Pedro Arriaga buru izan duen taldeak zuzendaritza utzi eta berria aukeratu zen. Talde bakarra aurkeztu zenez, aho batez onartu zuten bazkideek.

Zuzendaritza berria honakoek osatzen dute: Izaskun Azpiritxaga, Oyane Arregui, Kattalin Alaba, Maialen Azpiritxaga, Unai Azpiritxaga y Xabier Landa. Lantalde berriak eta bazkideek aurrekoen lana biziki eskertu zuten. Gainera, hainbat bazkidek zuzendaritzaren lanean laguntzeko asmoa agertu zuten, horretarako sortzen diren batzordeetan parte hartuz.

Zuzendaritza berriko kide guztiak Venezuela jaioak dira, bertara erbesteratu behar izan zuten familietako seme-alabak. Asko "jaio aurretik ere Eusko Etxeko kide ziren", diote elkarteko iturriek. Zuzendaritza kide berriak euskal etxean hazi dira, hango ekimen eta jardueretan parte hartuz: dantza, kirola eta abar.

Aipatu bestalde, azken urteotan elkarteko presidente izan den Pedro Javier Arriagak "Jazoera" berri buletinaren ardura izaten jarraituko duela. Buletin honek Eusko Etxea elkarteko eta Venezuelako beste euskal elkarteetako informazioa zabaltzen du internet eta e-mail bidez.

Aurrera Caracaseko Eusko Etxea!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia