euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Euskal Astea: lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Eusko Etxeak segida emango diola adierazi du

2018/12/21

PUBLIZITATEA

Valparaiso, Txile. Valparaisoko I. Euskal Astea joan den astean egin zen, abenduaren 14tik 16ra, eta proposamenak hiriko zenbait gertaleku bereganatu zituen, "komunitate osoarengana iristeko asmoarekin”. Programa abiatzeko, antolatzaileek omenaldia eta errekonozimenduko ekitaldi bat eskaini zieten Valparaisoko euskal familiei eta Euskal Etxearen sortzaile izan ziren sendiei. Ostiralean hortik abiatu eta ekitaldiak iganderaino luzatu ziren, musika, dantzak eta antolatzaile eta gonbidatuen hitz hunkigarriak bildu zituen amaiera bazkari batekin.

Asteburu osoan garatutako ekimenen artean, kultura –dantza, musika, pintura, zinema…– eta kirol arlokoak –futbola eta euskal pilota– eta baita zinez festa girokoak ere, Euskal Etxeak pintxo-potea eta parranda ere kontuan izan baitzituen proposatutako programa barruan.

“Gure helburua geure kultura eta moldeak erakutsi eta parte hartzera gonbidatzea izan da, herriko jendeak hobeto ezagut gaitzan", adierazi dute Eusko Etxetik."Elkarteko lehendakari berri Eñaut Gereñu Mujikaren eskutik, aire eta proposamen berriak etorri zaizkigu euskal etxera eta horri eta denon ahaleginari esker ekitaldi ederra egin ahal izan dugu. Orain segida eman nahi diogu eta datorren urtean errepikatu”, aitortu dute.

Valparaisoko lehenengo Euskal Asteak gonbidatu ugari elkartu zituen, tartean Kepa Bilbao Laca Fundazioko kideak; Santiagoko Euzko Etxeko kideak eta euskal elkarte anfitrioiko bazkide eta lagunak. Euskal Herritik etorria, legebiltzarkide eta EH Bilduko Diasporarako idazkari den Jasone Agirre parlamentaria ere bildu zen.


[Valparaisoko euskal jatorriko familiei egindako omenaldian ‘Maitetxu mía’ abestu zuten sendiek eta musikari gonbidatuek. Euskal Asteko lehenengo eguneko argazki eta bideo gehiago, hemen]


[Igandean dantza emanaldia eskaini zuten Valparaisoko eta Santiagoko euskal etxeetako dantzariek. Bideoan agurra Txileko banderari eta ikurrinari. Euskal Asteko igandeko dantzaldiaren argazki eta bideo gehiago, hemen]


[Kepa Bilbao Laca apaizari Bizkaitik egindako omenaldia]

[Euskal kanta tradizionalak. Euskal Asteko igandeko bazkariko argazki eta bideo gehiago, hemen]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia