euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urte Berri On, desio digu Arantzazu Ametzagak aurtengo bere azken blog sarreran: Eguberri gogoeta diasporatsua

2021/12/30

Bere bizitza pertsonala, hain lotua euskal erbesteari, argigarri du Arantzazu Ametzagak bere gogoetetan
Bere bizitza pertsonala, hain lotua euskal erbesteari, argigarri du Arantzazu Ametzagak bere gogoetetan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Urtea amaitzen ari da eta desio dugu hastear dagoen 2022 aurrekoaren alboan desberdina eta hobea izatea. Errikotxiki bere blogetik, Arantzazu Ametzagak gurekin partekatu ditu Eguberri eta urte amaiera sasoi honetan Gabon garaiak dakarzkion oroitzapen eta gogoetak. Bertan jaio eta haurtzaroa, gaztaroa eta heldu-bizitzako zati garrantzitsu bat erbestean emandako emakume legez, hunkigarri eta sentiberatasun berezi batez mintzo zaigu hain sasoi esanguratsuko gomuta eta pasadizoak ekartzean, eta gaur eguna iraganak eta bere bizipen eta oroimen pribilegiatuak eman dizkion tresnekin aztertzen duenean.

Hauxe da bere azken sarrera: Urte Berri On! Gogoeta

Eskerrik asko, Arantzazu, zure gomuta eta hausnarketak berriro ere partekatzeagatik eta, jakina, Zorionak eta Urte Berri On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia