euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urrundik-eko Dantza Taldeak Donostiatik Paraná-rako klase birtuala jaso zuen Gari Otamendi dantza-maisuaren eskutik

2020/07/17

Gari Otamendik eskola birtual bat eskaini zien Paranako euskal dantzariei
Gari Otamendik eskola birtual bat eskaini zien Paranako euskal dantzariei

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. Urte bereziki zaila izaten ari da hau Paranako Euskal Etxearentzat: koronabirusagatik, munduko gainerako euskal etxeek bezala, bertan behera utzi behar izan zituelako aurrez aurreko bere ekitaldiak, urteurrenak ospatu behar zituen urte batean. Baina hori gutxi balitz, maiatzean, lapurreta jasan behar izan zuen bere egoitzan. Egoera honi, ordea, gehiago ahaleginduz erantzun diote, poz pozik Zoom bidez Gari Otamendi Arrieta irakasle añorgatarrarekin “eskola magistrala” egin ahal izan zutelako.

Telmo Esnalen Dantza pelikularen dantzari protagonistak jarduera "aberasgarria oso" partekatu zuen Urrundik-eko dantza taldekoekin. Klaseko programa zabala izan zen, Euskal Herriko dantzen historia, kontzeptu nagusi batzuk eta praktika barne.

Euskal Etxetik azpimarratu nahi izan dituzte “Otamendiren engaiamendua, eskolan eskainitako gai baliotsuak eta azaltzeko bere trebetasuna”. “Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta gure taldeko dantzariek arreta handiz jarraitu zuten klasea”, Urrundik-eko erreferente Juan Carlos Borrasek EuskalKultura.eus-i azaldu dionez.

“Egiari zor, oso pozik gaude izan dugun aukera honekin. Ekitaldiz betetako urtea geneukan aurreikusia, Urrundik-en 20. urteurrena eta Presencia Vasca irratsaioaren 30. urteurrena ospatuz, baina ospakizunak bertan behar utzi behar izan genituen”, jakinarazi digu Borrasek.

Euskal Etxean momentu honetan aurrez aurreko ekintzarik ez badago ere, gogora dezagun birtualetan ez direla atzean geratu, konparazio Xake Txapelketa jendetsu eta arrakastatsua antolatuta, eta Presencia vasca irratsaioa, astero-astero emititzen dela, azkeneko 30 urteetan bezala, gaur egun uhinen bidez zein internetez, Federico Borras aurkezle.



Komentarioak

  • Gari eta Urrundik

    Gari Otamendi dantzari añorgatarra lan handi eta jarraitua ari da egiten Diasporako dantzari eta dantza taldeekin, Estatu Batuetan, Australian, Argentinan, St Pierren... Aupa Paraná-ko Urrundiktarrak!

    EuskalKultura.eus (Donostia-San Sebastián), 2020/07/17 13:39

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia