euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak urteari gainbegiratu eta agiantza onenak opa dizkie munduko euskaldunei bere Gabon Mezuan

2022/12/21

Urtero legez, Lehendakaria munduko euskaldunei zuzendu zaie aurten ere bere Gabon Mezua bidaliz Euskal Etxeei
Urtero legez, Lehendakaria munduko euskaldunei zuzendu zaie aurten ere bere Gabon Mezua bidaliz Euskal Etxeei

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Iñigo Urkullu lehendakaria idatziz zuzendu zaie munduko euskaldunei urtero sasoin honetan ohi duen Gabon Mezuan, 2022ko balantzea eginez eta zenbait gai, momentu eta gerora begirako agiantza eta desira gailenduz. Pandemiak azken bi urteotan munduko euskal komunitateetan utzitako hildakoak gogoan, Elkanoko mundubiraren 500 urteak aipatzen ditu, eta aurten Donibane Garazin irailaren 8an ospatutako Euskal Diasporaren Eguna. Bi urteko hutsunea eta gero Gaztemundu berreskuratzea, Dantza Munduan bigarren urtez antolatzea eta baita euskal etxeetan berdintasuna lantzeko bigarren online ikastaroa ere.

Eusko Jaurlaritzak Parisen irekitako Euskadiren Ordezkaritza berria ere hartzen du hizpide, eta 2023ko Tourra Ordezkaritza horrek antolatutako lehenengo ekitaldia izatea, Euskaditik abiatuko baita txirrindularitza arloko munduko garrantzitsuena den norgehiagoka hau uztailaren 1, 2 eta 3an, egun horietan mundu osoko telebista pantaila eta hedabide guztietan Euskadiren izena eta izana hamaika herrialdetan zabalduz.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako lantzen ari den Lege berriak ere lekua izan du bere hitzetan, kanpoko euskal presentzia berregituratzea hurrengo bi hamarkadetan xede duela esanez, "eta horretarako bateratu egingo du euskal etxeen, kanpoan bizi diren euskaldunen, Internet bidez harremanak dituzten pertsonen eta Euskaditik kanpo jarduten duten beste euskal eragile batzuen bidez antolatutako presentzia hori".

'Han Hemen' euskal sare berria ere abiarazi dugu, aldarrikatzen du eta Eusko Jaurlaritzak euskal etxeen jarduera bultzatzen jarraituko duela iragartzen du, diasporaren ezagutza hedatzeko, Euskal Diasporaren Ikasketen Graduondoa adibide edota Euskal Diasporaren Artxiboa bera, Gabonak direla-eta agiantza onenak bidaltzeko baliatuz aukera egun hauetan eta egun gutxi barru hasiko den urte berrian.

-Lehendakariaren 2022ko Gabon Mezua osorik (euskaraz)
-Gabon Mezua (gaztelaniaz)
-Gabon Mezua (frantsesez)
-Gabon Mezua (ingelesez)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia