euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Udako Eskola' deitu du Nafarroako Gobernuak, arbasoen lurraldea bisitatzeko aukera emanez nafar etxeetako kideei

2022/04/06

Bazkideek izena emateko baldintzak aste honetan bete behar dituzte Nafar Etxeetan
Bazkideek izena emateko baldintzak aste honetan bete behar dituzte Nafar Etxeetan

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Diasporaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko harremanak sendotzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak “Udako Eskola” deitu du aurten berriz ere, Argentinako Nafar Etxeetako bazkideei zuzendutako programa Nafarroarako ezagutza-bidaiak antolatuz. “Udako Eskola”k 2009ra arte funtzionatu zuen eta arrazoi ekonomikoek behartu zuten etetea. Edizio berri honekin itzuli egin da nafarren ondorengoek beren arbasoen lurra eta kultura bertatik bertara ezagutzeko zeukaten aukera.

Programak Argentinako lau Nafar Etxeetako bakoitzari bi leku ematen dizkio parte hartzeko, beste hainbeste bazkideren joan-etorriko txartelak, ostatua eta hainbat jarduera kultural eta turistiko biltzen dituen programan partaide izatea barne. 2022ko Udako Eskola ekainaren 26tik uztailaren 3ra izango da, San Ferminak hasi baino egun batzuk lehenago bukatuta egonaldia luzatzeko aukera ematen diela parte-hartzaileei, nork bere kabuz hala erabakitzen badu jaiez gozatzeko aukera izan dezan.

Argentinako Nafar Etxeetako 18 urtetik gorako bazkideek har dezakete parte, hortik aurrerako adin-mugarik gabe, nafarren ondorengoa behar da izan edo Nafar Etxeko jardueretan parte-hartzea handia duen bazkidea izan. Nafar Etxe bakoitzak, izena ematen dutenen zerrenda bidaliko dio Nafarroako Gobernuari eta honek aztertuko ditu hautagaiak, eta behin betiko zerrenda osatuko.

Parte hartu nahi dutenek beren Nafar Etxera hurbildu eta izena emateko baldintzak bete ditzakete. Aste honetan amaituko da epea, anima zaitezte!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia