euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txoko du izena Jakartako euskal jatetxe berriak, Oskar Urzelai sukaldari debarra buru eta euskal enbaxadari

2019/06/07

PUBLIZITATEA

Jakarta, Indonesia. Gaztea izan arren, nazioarteko ibilbide luzeko sukaldaria da Oskar Urzelai dabarra, euskal gastronomiaren enbaxadari dagoen lekuetan dagoela, eta oraingoan jatetxe berria zabaldu duelarik, berea, berak nahi bezala eskainiz gosari/bazkari/afariak, pintxoak eta mokaduak Jakartako Senopati barrutian, bere gustura, hainbat euskal keinu dekorazio dituen lokalean, urrats berria emanez dagoeneko trinkoa daukan karreran. 'Euskal' marka ez da hemen oraindik ezagunegia, baina zalantzarik ez da Oskar-ek eta bere eguneroko lanak hondar-alea eta ekarri baliotsua egiten diotela gure sukaldaritza ezagutaraztearren munduko bazter honetan.

Lehen-gaiari garrantzia emanez eta produktuarekiko errespetuz, euskal oinarriaren gainean bere nazioarteko eskarmentua emendatuz baina bera sukaldari egin zuten moldeei lehial dihardu Urzelai chef-ak.

Bere menuko plateretako batzuk dira: Garlic Prawns Pret-A-Porter, Grilled Octopus with Boletus Cream, Spanish Omelette “Lasao”, Grilled Australian Wagyu Beef Tenderloin, Seaweed & Squid Mellow Rice, Passion for Chocolate, Euskadi Tropical...

Txoko South Jakartan dago, gosari/bazkari/afaritarako zabalik. Hauek dira bere datuak

Txoko, Basque cuisine by Oskar Urzelai
Jl. Suryo No.6, RT. 10, Kebayoran Baru, South Jakarta 12180, Indonesia
Tel: +62 21 2708 2215
Whatsapp: 0815 11068587

-Instagram: https://www.instagram.com/txokojakarta
-Facebook: https://www.facebook.com/txokojakarta
-Chope: 
https://www.chope.co/jakarta-restaurants/restaurant/txoko-jakarta
-
Tripadvisor: https://www.tripadvisor.es/Restaurant_Review-g294229-d16817464-Reviews-Txoko_Basque_Cuisine-Jakarta_Java.html



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia