euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lege izaera lortzear, Marcos Paz herriko Euskal Etxea aurten has daiteke bere egoitza eraikitzen

2019/06/07

Euskal standa Marcos Pazeko 2017ko Gizataldeen Jaian (argazkia EE)
Euskal standa Marcos Pazeko 2017ko Gizataldeen Jaian (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Marcos Paz, Argentina. Marcos Pazeko ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak udaleko dirulaguntza jaso du lege izaera lortzeko egin behar diren izapide gastuei aurre egiteko. Etxeko erreferente den Martin Garitonandiak azaldu digunez, “udalak laguntasuna eman ohi die bertako elkarteei beren egoera legeztatzeko; bultzada ona da, dirua emateaz gain, aholkuak ere eman dizkigutelako. Guk derrigorrezko izapide guztiak eraman ditugu La Platara [Buenos Aires probintziako hiriburua], beraz laster atera behar du”.

Behin lege izaera lortuta, egoitza hasiko da eraikitzen Euskal Etxea. “Udalak komodatoan utzitako lursailean 60 pertsonentzako lokal bat eraikiko dugu. Hori baino lehen, hobetze lanak ere egin beharko ditugu lekuan, eta ziur gaude aurten egin ahal izango ditugula”.

2019 urte honetako bigarren seihilabetealdirako ekintza kulturalei dagokienez, Marcos Pazeko Euskal Astea antolatuko du Euskal Etxeak irailean eta, urte amaieran, herriko Immigrantearen Jaian hartuko du parte. “Aurten egoitzarena eta bi ekintza hauek egiten baditugu, poz-pozik bukatuko dugu urtea”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Garitonandiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia