euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txipli Txapla Pum Amerikatik proiektuak Durangon maiatzaren 11an estreinatuko du AEBn grabatutako bideo-performance-dokumentala

2023/04/19

Txipli Txapla Pum Amerikatik proiektuaren dokumentalaren estreinaldira joateko gonbidapena Arte eta Historia Museoan
Txipli Txapla Pum Amerikatik proiektuaren dokumentalaren estreinaldira joateko gonbidapena Arte eta Historia Museoan

PUBLIZITATEA

Durango, Bizkaia.Txipli txapla Pum Amerikatik. A basque story from USA” maiatzaren 11n, osteguna, estreinatuko da, arratsaldeko 7etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Bideo / performance / dokumentala Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek euskal diasporako kideekin batera San Frantzisko, Los Angeles, Chino, Las Vegas eta New York hirietan egindako lanaren emaitza da, iazko ekainaren eta uztailaren artean grabatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Gogora dezagun Amaia Hormaetxea psikologo sanitario eta psikoterapeutak eta Endika Basaguren artista plastikoak osatzen dutela Txipla Txapla Pum Amerikatik ekimena, "Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko topaketa artistiko eta kulturala sustatzea helburu, aldi berean euskal tradizioen irakurketa garaikidea eginez". Durangon estreinatuko duten dokumentalak, Euskal Etxeetan eta bisitatu zituzten komunitate eta hiriguneetan bizitako esperientzia artistikoak islatzen ditu, baita egin zituzten performanceak ere, esate baterako Wall Streeteko zezenaren eskulturaren ondoan edo Brooklynen.

Endika Basagurenek EuskalKultura.eus-ekin solaskide azaldu duenez, estreinaldiarekin batera proiektuak martxan jarraitzen du eta datorren udan Txipli txapla pum Amerikatik AEBra itzuliko da, aurten ekialdeko kostaldean barrena. Bertan bizi bazara, adi egon, datak iragartzen direnean, hurbildu eta parte hartu ahal izateko. Esperientzia horietatik abiatuta, sortzaile bizkaitarrek hausnatzen dute bizi garen mundu gero eta globalizatuago honetan euskal kultura bizirik eta aktibo dagoela, eta mugak zeharkatzen dituela.



Komentarioak

  • Txipli Txapla Pum

    Estaru Batuetara bidaiatu ondoren, berriro etxean erakusketa ikusteko aukera izango dut.

    Sonia (Durango, Bizkaia), 2023/04/19 23:44

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia