euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko Euskal Gizataldea EEak webgunea estreinatuko du bihar, 2020ko bere Euskal Astea abiatzearekin batera

2020/06/23

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) Euskal Etxeak bere lehenengo webgunea estreinatuko du bihar, hala iragarri digu elkarteko lehendakari den Rossana Arzak; eta testuinguru berezian egingo du, ekainaren 24, 25 eta 26an 2020ko bere Euskal Astea egingo baitu, berezia, sare sozialen bidez plazaratuko baitu, partaideetako bakoitzak bere etxetik parte hartuko baitu, Covid-19k eragindako egoeraren karietara.

"Aurtengo Euskal Astearen ardatza Juan Sebastian Elkanoren espedizioaren 500. urteurrena izango da", adierazi dio Arzak EuskalKultura.eus-i. "Ostiralean Elkano Fundazioarekin batera garatuko dugu, eurak ekarri dizkigute  dokumentala, eta Nelson Aguilera antropologo txiletarrak Getarian 'Lehenengo elkarretaratzearen ondotik' (Tras el primer encuentro) emandako hitzaldia". Ikus hemen berria Euskal Astearen hiru egunetako egitarauarekin.

Pozik adierazi du bestalde Rossana Rossana Arzak bere Euskal Etxeak webgunea zabalduko duela bihartik aurrera www.colectividadvascadechile.cl helbidean. "Urtean zehar egiten ditugun ekitaldiak islatuko ditugu bertan, eta duela 13 urte sortu ginenetik lortutakoa. Oraingoz proba moduan kaleratuko gara, seguruenik detaile batzuk faltako dira, baina animatuta gaude, urrats berria baita guretzat", esan digu Txileko Euskal Gizataldeko arduradunak.

-Ekainaren 27an EGUNERATUA: Ikus hemen bideoa Euskal Asteko ekitaldiekin (2h 52' 35")



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia