euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txile: 'Euskera' kantua, omenaldi sentitua euskaldunen hizkuntzari Valparaisoko Euskal Etxetik (entzun bideoa)

2020/03/20

Nestor Aguirre, Maritxu Andonaegui eta Juan Manuel Olaechea Valparaisoko Euzko Etxean
Nestor Aguirre, Maritxu Andonaegui eta Juan Manuel Olaechea Valparaisoko Euzko Etxean

PUBLIZITATEA

Viña del Mar, Txile. Coronavirusak eragindako alertak etxean geratzera behartzen gaitu egunotan, geure burua eta geure inguruko jendea zainduz. Zaila da, baina alde onak ere aurkitu behar dizkiogu eta ‘etenaldia’ baliatu normalean egin ezin ditugun gauzak egiteko: ikusi gabe geratu zaizkigun filmak ikusteko, ireki gabe geratu zaizkigun liburuak irakurtzeko edo margotzen hasteko, zergatik ez. Gaurkoan, kantu bat erreskatatu dugu zuretzat, irakurle. Txiletik datorkigun ‘Euskera’ kantua elkarbanatu nahi dugu zurekin. Abestia Nestor Aguirre musikari atacamarrari zor zaio.

‘Euskera’ Valparaisoko 2018ko Euskal Astean aurkeztu zuen egileak Maritxu Andonaegui eta Juan Manuel Olaechea lagun, eta bideo honetan ekartzen dizugu, guztiok ikusi eta entzun ahal izateko.


['Euskera' abestia, omenaldi euskal-txiletarra euskaldunen hizkuntzari]

Aguirre, Andonaegui eta Olaechea kantari/musikariek askotan hartzen dute parte Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxeak antolatzen dituen ekitaldietan. Maritxu Andonaegui, gainera, bertako euskal elkarteko ordezkaria da urtarrilean hasi zen Euskara Munduan programan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia