euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unibertsitateetako ateak itxirik, Etxepare Euskal Institutuko katedrak bertan behera utzi edo atzeratu egingo dira

2020/03/19

Jon Kortazar literatura irakasle eta kritikaria Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedrako irakasle izan zen iaz
Jon Kortazar literatura irakasle eta kritikaria Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedrako irakasle izan zen iaz

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak berak aurrera jarraitzen du lanean, baina munduko unibertsitateetan dauzkan irakurletzak, unibertsitateek Coronabirusaren krisiagatik ateak itxi dituztenez, planteatutako ekintzak nola gauzatu pentsatzen ari dira, eta baliteke posible den lekuetan saioak online bidez egitea edota irailera bitarteko saioak bertan behera uztea, adierazi dute ohar baten bidez. Katedren kasuan, hainbat sasoi honetan ziren gauzatzekoak eta egoerak bertan behera uztera edota atzeratzera behartu ditu.

Honela, martxo amaieran hastekoa zen Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra, 2021era atzeratuko dute; garai bererako pogramatutako Boiseko BSU Unibertsitateko Eloise Garmendia Katedra ere, momentuz, bertan behera utzi eta harekin zer egin eztabaidatzen ari dira; eta Jean Haritschelhar Katedrak apirilaren 6rako zehaztua zuen Bordeleko ekitaldia, datarik gabe atzeratuta geratu d; Baionan maiatzaren 7rako programatutako ekitaldiarekin zer egingo den ez da erabaki oraindik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia