euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txalo beroak Chascomusen: “Eusko Hazia”ko dantzarien Urte Amaierako Erakustaldi bikaina urtea bururatzeko

2023/11/30

Azaroaren 25ean, Chascomús Eusko Haziak dantza erakustaldia egin zuen kalean, egoitza sozialaren aurrean
Azaroaren 25ean, Chascomús Eusko Haziak dantza erakustaldia egin zuen kalean, egoitza sozialaren aurrean

PUBLIZITATEA

Chascomús, Argentina. Azaroaren azken egunetako beroak iritsita, Hego Konoko euskal etxeetan sumatzen da ikasturte amaierako giroa. Euskara ikasleak laster sartuko dira oporretan, eta bestelako jardueretan aritzen diren taldeek ere balantzea eta ziklo amaierako ekitaldiak gauzatzen hasi dira dagoeneko. Lehenetako bat Chascomuseko Zingirako Euskaldunak izan da. Azaroaren 25ean, larunbata, ilunabarrean, jendeska polita bildu zen Franklin kaleko egoitza aurrean “Eusko Hazia” osatzen duten taldeen eskutik urte amaierako dantza erakustaldiaz gozatzera. Jaialdia EEko sukaldaritza taldeak prestatu eta zerbitzatutako plater tipikoen afari batekin amaitu zen, bazkide eta lagunez betetako areto batean.

Aurreskua, Laura Bigattik dantzatua; txaloak 'Eusko Hazia'ko dantzariei eta baita egun gutxi barru Euskadira, Gaztemundu 2023ra Chascomuseko ordezkari abiatuko den Catalina Martínez-i ere

Gustavo Armendariz lehendakariak esker oneko hitzekin eman zion hasiera jaiari. Laura Bigattik dantzatutako aurreskuaren ostean, Eusko Hazia-ko taldeek euren dantzak aurkeztu zituzten. Lucia Marruedo eta Celeste Bona zuzendari, txikiak, ertainak eta handiak, talde bakoitza bere txandan, txalo zaparrada jaso zuten bertaratutakoengandik. Esku-zarta ederrat jaso zuen baita ere Catalina Martinezek, egun gutxiren buruan Euskal Herrira Zingirako Euskaldunak-eko ordezkari, Gaztemundu 2023n parte hartzeko abiatuko den gazteak.

Eta emozioa makilaren esku-aldaketa gertatu zen unean nagusitu zen bereziki. Ohoratua, Susana Gramajo alkate berria, Zuzendaritza Batzordeko kidea, Zingirako Euskaldunak-en laguntzaile handia eta Etxeko dantzarien ama eta amona. Hunkigarria izan zen oso bere seme Juan Arrarasen aurreskua EEaren izenean dantzatu zionean.

Partaide zentzua sustatzea

Urte amaiera honetan bera buru den Euskal Etxeaz galdetuta, Gustavo Armendariz lehendakariak zera adierazi dio EuskalKultura.eus-i: “Euskal Etxera iritsi nintzenetik, duela zortzi urte inguru, partaidetza sentimendua sustatzea erabaki nuen, egiten ditugun jarduera eta ekarpenak hiriak aintzatestea bultzatzea eta historian zehar egindakoa ezagutaraztea”. Honek, hain zuzen ere, Chascomuseko euskal inmigrazio prozesua eta bere familiaren jatorria ikertzera eraman du. “Oso harro nago, eta nire onena eskaintzen saiatuko naiz gure Euskal Etxeak merezi duen tokia izan dezan”, erantsi du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia