euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trelew, Argentina: Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak bazkideak egiteko kanpaina indartsua kaleratuko du irailean

2021/07/22

Bazkideak erakartzeko euren eskarmentua partekatu zuen online ekainean Trelewtik EEko Milagros Ibarbiak
Bazkideak erakartzeko euren eskarmentua partekatu zuen online ekainean Trelewtik EEko Milagros Ibarbiak

PUBLIZITATEA

Trelew, Argentina. 2019ko abenduan indarberritu zutenetik, urrats sendoak ematen ari da Trelew hirian egoitza duen Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea. Horietan garrantzitsuenetakoa seguruenik, egoitzari lotua da, izan ere, azkenean, Trelew-ko Udalak behin-betiko eman baitio euskal elkarteari euskal egoitza eraiki duen lurra, hasieran behin behineko dohaintza izan bazen ere, baina geroztik, eraikina bertan goititu eta hainbat izapide bukatuta, lortu dutela lurra ere Euskal Etxearena izatea behin-betiko.

Egoitza propioa baliotsua da oso elkarte batek aurrera egiteko, baina soilik horrekin ez da aski. Bazkide eta lagun kopuru esanguratsu bat biltzea bai dela ezinbestekoa, eta bazkide berriak erakartzeko kanpaina ari da prestatzen Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea irailean abiatzeko. Milagros Ibarbia Euskal Etxeko erreferenteak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, sei bideok osatuko dute euren kanpaina. “Bakoitzak euskal kultura eta nortasunarekin lotutako gai bana jorratuko du, hala nola euskara, migrazioa, sukaldaritza, euskal abizenak, musika eta ‘euskal etxearen’ kontzeptua.

Aldi berean, Euskal Etxeko sukaldea ere egokitu nahi dute “janaria prestatu eta saldu ahal izan dezagun, eta horrela diru iturri bat izan”, diosku Ibarbiak. Horretaz aparte, Haurraren Egunean (aurten abuztuaaren 15a) ere antolatzen ari dira, eta opariak eta askaria partekatu eta goxokiak eramango dituzte pobrezia larrian bizi diren umeak biltzen dituzten hiriko bi jantokitara.

Azken asteetako ekintzen artean, ekainaren 26an ‘Nola antolatu bazkide kanpaina bat: bazkide berriak lortzeko ideiak eta tresnak’ izeneko hitzaldia eman zuen Milagros Ibarbiak berak, FEVAk antolaturik eta Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxearen kasua eredu hartuz. Hitzaldiari buruzko informazio gehiago, hemen.

San Fermin eguna ospatzeko, bestalde, "Los Vascos" Pilota Txapelketa antolatu zuen Euskal Etxeak Trelewko Racing Klubeko “Francisco Pérez” trinketean. Emaitzak eta argazkiak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia