euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Teresa Zavaleta hautatu dute Arrecifesko Euskaldunak Denak Bateko lehendakari, elkartearen mendurreneko urtean

2022/05/03

Arrecifesko Euskal Danak Bat-eko Zuzendaritza Batzorde berria, "A ze luxua!", esan du Teresa Zavaletak, osatu duen ekipoaz
Arrecifesko Euskal Danak Bat-eko Zuzendaritza Batzorde berria, "A ze luxua!", esan du Teresa Zavaletak, osatu duen ekipoaz

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu, Teresa de Zavaleta hautatuz elkarteko lehendakari 2022-2024 eperako. Zuzendaritza Batzorde berriak, elkarte euskal-arrecifestarra, bere mendeurrena ospatzen ari den honetan ekingo edo segituko dio lanari, kasu askotan aspaldidanik euskalgintzari ekarri nabaria egiten ari zaizkion pertsonek osatuta.

"Euskal Etxea ez da gurea, gu gagozkio hari, partaidetza eta harremanbide gunea da, energia sortzaile eta eskuzabal esparru. Urrats bat baizik ez gara Etxearen bizitzan, horregatik nire indar guztiekin desio dut Etxearen aldeko gure pauso hau gure aurretik aritu zirenen ahaleginen duintasun mailara iristea, eta geroaren lagungarri izatea: hemen gaude, txiki horiek jende heldua dira eta guztia daukate emateko. Eskerrik asko denoi aukeragatik!", adierazi dio Zavaletak EuskalKulturari.

Hona 2022-2024rako Batzordea

-Lehendakaria: Teresa de Zavaleta
-Lehendakariordea: Mariana Dominé Irigoyen
-Idazkaria; Juan Lucio Agotegaray Echaniz
-Idazkariordea: María del Carmen Rodríguez
-Diruzaina: Laura Nobile
-Diruzainordea: Oriana Zabala

-Batzordekide titularrak:
Facundo Araguz
Gabriela Salak
Juan Ignacio Abasolo
María Luján Veliela
Esteban Bilbao
-Batzordekide ordezkoak
Laureano Villa
Luis María Lombard Mallaviabarrena
Nancy Cárdenas
-Batzorde fiskalizatzaile titularra
María Georgina Mindurry Idiart
María Angélica Lúgaro Gabilondo
César Solanés Aurtenechea
-Batzorde fiskalitzaile ordezkoa
Miguel García Bernaus
Analía Visciarelli
María Claudia Lucero

Eskerrik asko orain artekoei eta baita ere sartu berriei ere, euren eskuzabaltasunagatik.


Aurten mendeurrena betetzen ari den Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat (1922-2022) jende askoren ahaleginaren emaitza da



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia