euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak 2007. urtean egindako kultur ekintzei buruzko aldizkaria argitaratu du

2008/03/12

Aldizkariaren logoa
Aldizkariaren logoa

PUBLIZITATEA

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeak, bere aldizkariaren 15. zenbakian, euskal etxearen kultur ekintzei buruz informatzen die bere bazkide eta lagunei. Azken buletinak Gure Txokoako 8. urteurrena ospatzeko --350 pertsonatik gora partaide-- egindako festari buruzko informazioa ematen du, Euskal Aste Nazionalaz, San Juan Gaueko euskal ekitaldiez, Euskaria Fundazioaren bisitaz, eta Hiriaren Urteurrenari buruz ere ari delarik, beste hainbat gairen artean, hamasei orrialdetan zehar. Argazkiz hornituta, artikuluek Suipatxako makina bat denda eta enpresaren iragarkien sostengua ere badakar, euskal etxeak herria dinamizatzearen alde egiten duen ahalegin garrantzitsuarekiko esker ona adieraziz.
Gure Txokoa Euskal Etxearen 'Suipatxako Euskaldunak' buletineko 15. zenbakiak 2007ko balantzea eskaintzen du gehienbat bere orrialdeetan. Carlos A. Irastorzaren hitzetan, 'euskal etxearen helburu asko lortu dira, nahiz eta beti zerbait geratu egin gabe, baina lan egiteko gogo biziz dagoen pertsona-talde bat dagoenez, hurrengo urtean erdietsiko dira'. Azkeneko bi urteotan bertako lehendakari izandakoak, Gure Txokoaren alde lan egin duten pertsonei zuzendutako esker oneko hitzak eskaintzen ditu: 'Batzordeko kideen kolaborazio handiari, Zulma Aldabe dantza irakasleari, dantzariei, beti irrikaz dauden gurasoei, bazkideei, lankideei eta lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkiet'.

2007 urtean egindako jarduerei dagokienez, aipatzekoa da uztailaren 8an Gure Txokoako 8. urteurrena ospatzeko egindako ekintza. 350 pertsona baino gehiago elkartu ziren eta antolatzaileek 'festa bikaina' bezala deskribatzen dute. Hilabete lehenago, ekainaren 23an, Gure Txokoa Euskal Etxeko kideek San Juan Gaua ospatu zuten Brown Plazan. Sutea piztu zuten; dantzariek dantza tradizionalak eskaini zizkieten ikusleei; eta lagunek, bazkideek eta ikusleek kalejira alai eta dinamikoan parte hartu zuten. Ospakizuna bitartean, txistorra, enpanada, gaseosa eta kafea eskaini zen. Gaua su apainekin amaitu zen.

Euskal Aste Nazionala

Rosarioko Euskal Aste Nazionalak garrantzia handia eduki zuen 2007an, eta bertako partaide izan zen Gure Txokoa. Irailaren 29an mila bat pertsonen aurrean trebetasun handiz eskaini zen Cadena de la Virgen de la Bercijana dantza. Abuztuaren 25ean Euskaria Fundazioko Jose Miguel Agirrek, Txema Landak eta Patxi Azparrenek, Mikel Ezkerroren laguntzarekin, Cooperativa de Agua Potableko aretoan Panorama General del Conflicto Euskal Herria-Estado, desde la construcción Nación-Estado gaia jorratu zuten. Fundaziokideek Buenos Aires probintziako zenbait hiri bisitatu zituzten eta 'Argentinan euskal gatazka nola bizi den aztertu ahal izan zuten'.

'Suipatxako Euskaldunak' aldizkariaren 15. zenbakiak Hiriaren Urteurrenari buruzko informazioa eskaintzen du, euskal partaidetza nabarmenduz. Azaroaren 4an "Herriko Festa" tradizionala egin zuten Suipatxako alderdiaren sorreraren 143. urteurrena ospatzeko. Adieraztekoa da Rosario Suarez de Billororuri, hiriko fundatzaileari, egin zitzaion omenaldia. Erdaraz dagoen aldizkari honek orrialde bat eskaintzen dio euskarari, hizkuntzari buruzko informazioa emanez.


Lotura interesgarriak

Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxea
www.vascosdesuipacha.blogspot.com

Gure Txokoa Euskal Etxeak urte bukaera jaia aurreratu zuen
2007ko abenduaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Suipatxako partidua sortu zeneko 143. urteurrena
2007ko azaroaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskaria Fundazioaren hitzaldiak Argentinako EE eta unibertsitatetan
2007ko abuztuaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

350 lagundik gora bildu zituen Gure Txokoaren 8. urtebetetzeak
2007ko abuztuaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

San Juan gaua ospatu zuten Suipatxan
2007ko uztailaren 14an EuskalKultura.com.en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia