euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Silvia Salsamendi argentinarra bere familiaren istoriaren bila dabil: Bidegoianeko bederatzi anai-arrebena

2008/01/14

Salsamenditar gazteak 2006ean Argentinako Rauchen egin zen famili bilkuran
Salsamenditar gazteak 2006ean Argentinako Rauchen egin zen famili bilkuran

PUBLIZITATEA

Salsamenditarren adar argentinarrak euren sustraiak aurkitzeko grina agertu dute azken urteotan eta dagoeneko zazpi metrotako luzera duen Zuhaitz genealogikoa egin dute. Familiaren lehenengo topaketan aurkeztu zuten, Rauchen 2006ean. Baina bilkura hartan Euskal Herriko senideak falta ziren. Silvia Salsamendi Bidegoianen, Gipuzkoan, gelditu zen familiaren bila aritu da azken hilbeteotan eta dagoeneko bederatzi anai-arrebetatik zazpiren historia bildu du.
Bilaketa prozesu honetan Silviak Orioko Cristina Salsamendiren laguntza izan zuen. EuskalKultura.com-en irakurle da Silvia eta bertan irakurritako artikulu baten ostean Joseba Etxarrirekin jarri zen harremanetan 'eta berak nire senitartekoak izan zitezkeen Orioko Salsamendi hauen kontaktua eman zidan. Cristinaren senarrak ikerketa batzuk egin zituen eta azkenean familia ez ginela aurkitu genuen. Baina hala ere familia topatzen lagundu zidaten'. Orioko Salsamenditarri esker Silviak bi lehengusiñen berri izan zuen. Alegian bizi baina Bidegoianeko familiakoak ziren. 'Joan den uztailean deitu egin nien, pixka bat solastu ginen eta bai, gure birraitonak anaiak zirela aurkitu genuen', azaltzen du Silviak.

Kontaktu horren ostean Euskal Herriko bi lehengusiñok pasa berriak diren gabonetan istorioa familia osoari kontatzeko konpromisoa hartu zuten. 'Informazio horrekin guztiarekin bederatzi anai-arrebetatik zazpiren arrastoa izango dut bildua', agertzen du Silviak. 'Falta diren bien ezkontza-agiriak aurkitu ditut Argentinan, baina ez ordea euren ondorengoen berri'.

Momentuz, dagoeneko bildu duen informazioak Bidegoiango Salsamenditarren zuhaitz genealogikoa osatzeko balio izan dio, eta Euskal Herriko familiaren haria topatu eta haiekin harremanetan jartzeko ametsa bete du Silviak. 'Orain falta den gauza hangoak eta hemengoak aurrez-aurre ezagutzea baino ezta', aipatzen du. Agian Argentinan gerta daiteke topaketa, Europakorik agertzen bada behintzat 2008an hemen antolatzea pentsatzen den familiakoen bigarren topaketan.


Lotura interesgarriak

Salsamenditarren lehen bilkura, Rauchen, Argentinan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 10ean

Bidegoian, Gipuzkoa
Wikipedian


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia