euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Saregintza, sareak ehuntzen" izango da Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko leloa, urriaren 2-4an Bilbon

2019/04/10

Marian Elorzak eta Gorka Alvarezek Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko irudi eta goiburua aurkeztu zituzten atzo Gasteizko Lehendakaritzan
Marian Elorzak eta Gorka Alvarezek Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarreko irudi eta goiburua aurkeztu zituzten atzo Gasteizko Lehendakaritzan

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrak Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu datorren urriaren 2an, 3an eta 4an 25 herrialdetako euskal gizataldeen ordezkariak –193 euskal etxetako ordezkariak daude gonbidatuta– Iñigo Urkullu Lehendakariak joan zen azaroan Argentinatik aurreratu zuenez. Atzo goizean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarraren irudia aurkeztu zuten, baita batzarraren leloa ere.

"Saregintzan, tejiendo redes" (Saregintzan, areak ehuntzen) goiburua aro global berriari dagokio, eta 25 herrialdetan ezarrita dauden euskal gizataldeen arteko interakzioak islatzen ditu, azaldu zuten atzo Jaurlaritzako bi ordezkariek, eta XXI. mendeko Euskal Diasporari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen du. Batzarrak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren baitan kokatzen dena, dauka antolatzaile.

Lau urtero egiten da aurtengoan bere zazpigarren edizioa iritsiko den Mundu Batzarra, beti ere eta bere Euskal Gizataldeen eta Euskal Erakundeen arteko lankidetza eta elkarlana sustatzeko helburuz, baita ere eztabaida eta iritzien trukea ahalbideratzea. Mundu Batzarretik ondorioen testua adostu eta onartuz, izan ere dokumentu eta ondorio horietan oinarritzeko 2020-2023 Lau Urteko Plana, lau urte horietan garatuko dena, hurrengo Batzarra egin arte.

Batzarrero legez, VII. Mundu Batzarrean Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako hamabost gazteak ere izango dira. Gaztemundu 2019 irailaren 22tik Batzarra hasi arte garatuko da, eta Batzarra heldurik munduko euskal etxeetatik datozen gazte horiek Batzarreratuko dira, ahotsez bina bozkarik gabe parte hartzeko, ahalmen hori euskal presentzia antolatua daukaten herrialdeetako ordezkariei baitagokie soilik. Aurtengo Gaztemunduko gaia kultur erakundeen kudeaketaren izango da, izan ere euskal etxeen gisako erakundeen kudeaketa.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia