euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sara Pagola Euskadiren ordezkaria Uruguaiko Parlamentuko Ekitate eta Genero Batzordeko kideen aurrean solaskide

2018/07/13

Sara Pagola eta Mariana Satostegui Uruguaiko Parlamentuko Ekitate eta Genero Batzordean
Sara Pagola eta Mariana Satostegui Uruguaiko Parlamentuko Ekitate eta Genero Batzordean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Uruguaiko Parlamentuak gonbidaturik, Ganberako Ekitate eta Genero Batzorde Bereziaren bileran hartu du parte Euskadiren Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolak. Bilkuran duela 30 urte Eusko Jaurlaritza garatzen ari den berdintasunaren aldeko politikez hitz egin zuen Pagolak. Aipatzekoa da Batzordeak euskal jatorriko Jose Andres Arocena diputatua duela buru, Florida herriko ‘Vasconia’ euskal etxearen bultzatzaile nagusia berau. Izan ere egun horretan bertan, iaz sortutako Floridako Euskal Etxeko lagunekin ere elkartu zen Pagola ordezkaria.

Joan den asteko ostegunean, uztailaren 5an izan zen hori guztia, eta segidan, biharamunean, Uruguaiko euskal gizataldearen ordezkariekin elkartu zen Pagola. Topaketa ‘Casona de Punta Carretas’eko areto urdinean izan zen, helburua, Eusko Jaurlaritzaren 2018-2020 eperako Kanpo Harremanetako Plana komentatzea zutela.

Horretaz gain, Euskadiko Gobernuaren euskal etxeei begirako programa eta deialdien berri ere eman zien Pagolak bildutakoei. Urriaren 8an mundu osoan zehar ospatuko den Diasporaren Egunari buruz ere mintzatu ziren euskal elkarteetako lagunak Jaurlaritzaren ordezkariarekin.

Zazpi euskal etxek bidali zituzten ordezkariak elkarretaratzera, hala nola Montevideoko Haize Hegoak, Euskarok eta Euskal Erriak; eta Salto, Carmelo, Florida eta San Jose herrietakoek, FIVU federazioko lehendakari Enrique Poittevin ere bilerako partaide zela.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia