euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Santa Feko 'Gure Etxea' euskal etxe argentinarrak burutu dituen azken ekitaldien eta hurrengoen berri eman du

2008/05/16

Euskal Etxeko kide gazteak Kolektibitateen Jaian
Euskal Etxeko kide gazteak Kolektibitateen Jaian

PUBLIZITATEA

Pozik daude Santa Feko Gure Etxea elkartean, azken hilabeteetan egin dituzten ekitaldiak direla eta. Euskal Etxeak ekimen horien berri eman dio EuskalKultura.com-i, martxo-apirileko egitaraua azpimarratuz eta datozen ekimenetako batzuk iragarriz. Aberri Eguna, adibidez, elkarteko bazkide eta lagun ugari bildu zituen bazkari batez ospatu zuten eta, joan den igandean, Kolektibitateen Azokako hamabostgarren urteurrenaren jaian ere parte hartu zuten, besteak beste.
'Gure Etxea'ko idazkaritzatik, azken hilabeteotan eginiko ekitaldien berri eman zaio EuskalKultura.com-i, ekimen horien artean aipagarrienetako bat Aberri Egunaren ospakizuna izanik. Castellanos klubean gauzatu zuten eta lagun eta bazkide ugari bildu ziren bazkarira. Apirilean ere, euskal etxeak bere irratsaioari ekin zion. Santa Fe irratian entzun daiteke saioa, larunbatero. Euskal Etxeko arduradunak oso harro agertu dira ere elkarteko Matías Garat Ortiz bazkide gaztearen lanarekin: HABEk eta FEVAk sustatzen duten euskara irakasle ikastaroa egiten ari baita.

[Santa Feko 'Gure Etxea'ko idazkari den Maria Carmen Lasarte, ezkerrean, eta Zuzendaritza Batzordeko kide eta artista plastikoa ere baden Amalía Sagardoy, eskuinean, Aberri Eguneko ospakizunetan zerbitzatu zen paellarekin]

Aipagarria da ere Gure Etxeak Santa Feko Kolektibitateen Azokaren 15. urteurreneko jaian parte hartu izana. Bertan izan ziren kolektibitate desberdinetako ordezkaritzak: argentinarrak, boliviarrak, espainiarrak, italiarrak, suitzarrak, alemaniarrak, israeldarrak, poloniarrak, txekiarrak, kroaziarrak, japoniarrak, siriarrak, libanotarrak eta euskaldunak.

[Goiko irudian Gure Etxea-ko beste bazkide talde bat, joan den igandean egin zen Kolektibitateen Azokaren 15. urteurreneko jaian]

Arazoak izan ziren espainiar elkarteko ordezkariekin, koordinatzaileei euskaldunei ordezkaritza propioa kendu eta jaian espainiar taldearen barruan parte hartzera behartzeko eskatu zietelako, 'herrialde bat ez garelako', Euskal Etxetik adierazi denez. Euskaldunek ezetz esan zuten eta bilerako kideen babesa jaso zuten. 'Orain abuztuaren 15, 16 eta 17an egingo den Azokan parte hartzeko irrikitan gaude eta gogotik prestatuko dugu dena', azaltzen dute Gure Etxea-ko kideek. Oharraren azken partean, Euskal Etxeak datorren uztailaren 20tik aurrera euskal zine ziklo bat eskainiko dutela esanez burutzen du bere adierazpena.


Lotura interesgarriak

Gure Etxeak Literatur Kafearen edizio berrian parte hartu du
Publicado en EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 1ean

Analía Sagardoy artista euskal-santafetarraren webgunea
www.analiasagardoy.com.ar

Zuzendaritza berria hautatu dute Gure Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia