euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Sanctuaire" filmaren emanaldiarekin hasiko da bihar Bruselako Euskal Etxearen lehendabiziko Euskal Zinemaldia

2016/03/03

"Sanctuaire" filmaren kartela
"Sanctuaire" filmaren kartela

PUBLIZITATEA

Bruselako Euskal Etxea bere aurreneko Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian bihar, "Sanctuaire" filmaren emanaldiarekin. Luzemetrai honek GALek Frantzian egin zituen atentatuen garaia jorratzen du eta Frantzia eta Belgikako telebisten arteko koprodukzioa da. Beste lau filmek osatuko dute zinema zikloa, datozen hilabeteetan.

Brusela, Belgika. Bruselaseko Euskal Etxeak bere aurreneko Euskal Zinema Zikloa egingo du aurten, Belgikan euskal kultura eta gizartea ezagutzera emateko helburuarekin. Ziklo honetan lau filme emango dituzte, momentuz, baina elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, erantzuna ona bada gehiago emateko aukera ere egongo litzateke.

Zikloa bihar bertan abituko da, "Sanctuaire" filmaren emanaldiarekin. Frantzia eta Belgikako Canal + kateen koprodukzioa da filma, eta protagonistak Jeremie Renier, Alex Brendemuhl eta Juana Acosta dira, besteak beste. Emanaldia Teatre Poeme antzokian egingo da, 19:45tatik aurrera. Bertan izango da Olivier Masset-Depasse zuzendaria, eta emanaldiaren ostean ikusleen galderei erantzungo die.

Emanaldia frantsesez izango da. Sarrerak 7 euro balio dute, 5 euro euskal etxeko bazkideentzat, ikasleentzat eta langabetuentzat.

Sinopsia

80. hamarkadan, GAL Baionan atentatuak egiten hasten da, Iparralden errefuxiatuta dauden ETAren kideen aurka. Bi gizon aurrez aurre jarriko dira odoluste horri amaiera emateko ahaleginean: Gregoire Fortin (Jeremie Renier), Robert Badinter ministro frantsesaren ahokularia, eta "Txomin" (Alex Brendemuhl), ETAren aparatu militarraren burua. Bata, "zaldun txuria", negoziazioaren bila, nahiz eta bidean bere idealak jokoan jarriko dituen. Bestea gerraren jaun bat, borroka armatua atakan dagoela ikusten hasia dena eta talde barruan indarra galtzen ari denaren jakitun.

Filmak  Yoyes (Juana Acosta); ETAren militantearen istoria ere jasotzen du, taldea uzteko prest nahiz eta horrela bere bizitza jokoan jartzen ari dela jakin.

Luzemetraiak Biarritzeko zinemaldian bi sari jaso zituen: FIPA d’Or 2015 Saria Gidoi Onenari eta FIPA d’Or 2015 Saria Emakumezko Antzezpen Onenari Juana Acostarentzat.

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia