euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko alkatea Itxaropen Euskal Etxean izan da eta Euskaditik etorritako bisitariak agurtu ditu

2013/05/01

Saladilloko Gorosito alkatea eta Euskal Etxeko lehendakari Hector Altamira, Euskaditik etorritako Aratz Arregi eta Ugaitz Iturberekin, zenbait lagun tarteko, Euskal Herriko bi bisitariei harrera egiteko antolatutako ekitaldian (argazkia ABC-Saladillo)
Saladilloko Gorosito alkatea eta Euskal Etxeko lehendakari Hector Altamira, Euskaditik etorritako Aratz Arregi eta Ugaitz Iturberekin, zenbait lagun tarteko, Euskal Herriko bi bisitariei harrera egiteko antolatutako ekitaldian (argazkia ABC-Saladillo)

PUBLIZITATEA

Bisita egin du Saladillon, Buenos Aires probintzia argentinarrean, bertako alkate Carlos Gorositok herriko euskal elkartearen egoitzara eta Itxaropen Euskal Etxeko lehendakari Hector Altamirak eta Zuzendaritza Batzordeko lagunek errezibitu dute. Ekitaldi berean Gorositok Euskaditik heldutako Aratz Arregi eta Ugaitz Iturbe bisitariak ere agurtu ditu, Saladilloko Cicaré Helicópteros enpresako ordezkariak Europan. Itxaropen euskal etxe saladillotarra ekimen puxanta da, aktiboa herrian, poliki poliki eta zatika, udala ere lankide egoitza eraikitzen joan dena.

Saladillo, Argentina. Honela azaltzen zuen herriko ABC-Saladillo kazetak alkateak Euskal Etxearen egoitzara eginiko bisita:

Saladillo udalerriko lehenengo agintari Carlos Antonio Gorosito Itxaropen Euskal Etxearen egoitzara hurbildu da eta bertan agurtu eta ongietorria eman die Aratz Arregi eta Ugaitz Iturberi, biak euskal nazionalitatekoak, gure hirian bisitari heldu direnak.

Jakitera eman denez, euskal herritar biak Cicaré Helicópteros enpresaren ordezkari banatzaileak dira Europa osoan eta horregatik etorri dira bisitan Saladillora.

Bisitariak harrera afari batera gonbidatuak izan dira euskal etxearen egoitzan.

Bestalde, Itxaropen EEak bere euskara eskoletan parte hartzeko deia zabaldu du, asteartetan 14:00etatik 15:00etara bere egoitzan, Santibañez eta Sarmienton.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia