euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rocklingo Iparreko Ibarra euskal etxe kaliforniarrak bere 7. urteroko Besta egin zuen urriak 8an

2011/10/13

Jean Flesher & Rene Caballero taldearekin dantzan (argazkia Mike Uro)
Jean Flesher & Rene Caballero taldearekin dantzan (argazkia Mike Uro)

PUBLIZITATEA

Aurten ere giro bikaina bildu zuen Rocklingo Euskal Etxeak urteroko bere Bestara eta larunbatean McBean parkera hurbildu ziren lagunek egun ederra igaro zuten. Iparreko Ibarra elkartearen jaian denetarik izan zen: mus txapelketa, dantza erakustaldiak, umeentzako jokoak, herri kirolak, janari ona eta laguntasuna. Gau partean dantzaldia egin zen, Jean Flesher eta Rene Caballerok girotuta. Bestara hurbildu zenetako bat John Garamendi hautetsia izan zen, Kaliforniako 10. barrutiko ordezkaria AEBetako Kongresuan.

Rocklin, AEB. Iparreko Ibarra Euskal Etxea 2005an sortu zen, Kalifornia estatuko iparraldean euskal kultura eta nortasuna gordetzeko helburuarekin. Sorreraz geroztik elkarteak urtero egin du Besta Lincoln herriko McBean parkean. Aurtengo jaia iragan larunbatean izan zen, urriaren 8an, eta lagun asko bildu ziren bertara. Ospakizunak gazte eta helduentzako mus txapelketa batekin hasi ziren. Irabazleek diru saria eta plaka oroigarri bat eskuratu zuten.

Txapelketaren ostean 'tri-tip sandwich' delako ogitartekoez osaturiko askaria zerbitzatu zen eta bazkalostean dantza erakustaldia eskaini zuten San Frantziskoko Zazpiak Bat taldeak eta Iparreko Ibarrako dantzariek. Arratsaldean haurrentzako jokoak egin ziren eta afalorduan arkume eta oilasko errekiarekin indarrak berreskuratu zituzten bestalariek. Ondoren, dantzaldia izan zen, Jean Flesher eta Rene Caballeroren taldearekin.

Dinner at Rocklin's 7th annual Besta (photo by Mike Uro)

[Rocklingo 7. urteroko Bestan afaltzen. Erdaian, zapi gorria lepoan, John Garamendi kongresukidea (argazkia Mike Uro)]

Rocklingo bestan izan zen ere John Garamendi euskal-amerikar politikaria, Kaliforniako 10. barrutiko ordezkaria Kongresuan. 2009an hautatu zuten Garamendi Estatu Batuetako Ordezkari Ganbara edo Kongresuko kide. Euskal jatorria du eta sarritan hartzen du parte San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko ekitaldietan, bai eta Renoko Center for Basque Studies-eko jardunaldietan, Nevadan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia