euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio Cuartoko Gure Ametza EEak bere 20. urteurrena ospatu du erakunde babesle duen Villa Mariako Euzko Etxea lagun

2014/11/04

Villa Mariako dantzariak Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxearen 20. urteurrenean
Villa Mariako dantzariak Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxearen 20. urteurrenean

PUBLIZITATEA

Bazkide fundatzaileekin batera, afarira geroztikako kideak ere bildu ziren, baita euskal etxearen sorrera-prozesuko parte izandako Villa Mariako euskal gizataldeko ordezkariak ere. Ekitaldi hau eginik, aurrera dora Gure Ametza, 20. urtemuga dela eta 2014 honetarako antolatutako programa garatzen. Egitaraua abenduaren 12an itxiko da, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko deituko duten jarduerarekin.

Río Cuarto, Argentina. Dantza, musika eta poesia gailendu ziren urriaren 18ko gauean Cordoba probintziako Gure Ametza euskal etxean, erakundearen 20. urteurren jaian. Afarian 140 bat lagunek hartu zuten parte, tartean Manuel Llasmosas-ek eta Esteban Gomez-ek, probintziako gobernadorearen ordezkari. 

Gauean zehar, eta gustu handiz apaindutako euskal etxeko aretoan, euskal dantzaz, musikaz eta poesiaz gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Dantzei dagokienez, hasieratik etxe anfitrioiaren babesle izan den Villa Mariako Euzko Etxeko dantzarien esku egon ziren. Taularatutako koreografiak, Aurresku, Arku Dantza eta Fandango izan ziren, besteak beste. Baina ikuskizuna haratago ere joan zen eta Cynthia Sanchez Benitez-ek eta Manuel Campoamor Ascacibar-ek txalaparta jo zuten, Roberto Elisondok akordeoia, eta Iñigo Landetak Nire lau euskal aitona-amonak izeneko olerkia irakurri zuen.

Topa egitean, euskal etxeko lehendakari Sergio Ramon Eguiazuk eta aurreko lehendakari Eduardo Aguirrek euskal etxeko hildako kideak gogoratu eta esker beroak eman zizkieten festara bertaratutako guztiei. Kopa altxatzeko momentuan Amaren Egunarengatik ere egin zen topa. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia