euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Liburutegiaren euskal liburu eskaintza, dohanik, munduko Euskal Etxeetako liburutegiei

2009/05/28

Nevada-Renoko Unibertsitateko Liburutegiaren eraikin berria. Ezkerreko dorrean kokatzen da Liburutegiko Euskal Adarra (argazkia EuskalKultura.com)
Nevada-Renoko Unibertsitateko Liburutegiaren eraikin berria. Ezkerreko dorrean kokatzen da Liburutegiko Euskal Adarra (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Liburutegiaren Euskal Adarrak, euskal liburu eskaintza bat egin nahi die munduko Euskal Etxeetako liburutegiei, euskal liburu sortak dohainik jaso ditzaten, lekuz aldatu berria den liburutegi renotarrak gehiago espezialdu baitu bere fondoa, eta orrazketa bat egin ondoren oso baldintza onetan daukan liburu andana geldituko baitzaio, tokirik gabe egungo leku berrian. Eskaintza, Euskal Etxeetako liburutegiei dago egina. Liburuak euskaraz --gehienbat-- eta gaztelaniaz dira, bereziki haur eta gazte literaturakoak. Interesa izango bazenu, ikus segidan nola sartu zeure euskal liburutegia, oso gutxitan ikusten den honelako eskaintza batean.

Reno, Estatu Batuak. Eskaintza behin baino ez edo oso gutxitan gertatzen den horietakoa da. Renoko Unibertsitateko Liburutegiko Euskal Adarrak liburu andana polita dauka banatzeko, oso egoera onean --gehienak berri-berriak-- eta baitu lekurik, bere egitasmoan ez baita sartzen gisa honetako liburuak --haur eta gazte literatura eta testu liburuak-- gehiago gordetzea, gaur egun badaude-eta lan hori egiten duten erakundeak.

Hori dela-eta, eta EuskalKultura.com-ekin hizketan, adostasun batera heldu gara, munduko Euskal Etxeetan dauden liburutegiei dohan eskaintzeko. Euskal Etxe interesatuek e-mail bidali beharko lukete euren datuak eta egoera adieraziz, eta Renotik liburu pakete batzuk bidaliko lizkiekete, musutruke, liburuei erabilera emango zaieneko konpromisoarekin. Izenburuak ezin dira aldez aurretik jakin, baina segurtatzen da egoera onean dauden euskal liburuak direla, gehienbat haur eta gazte literaturakoak eta, hein apalago batean, testu liburuak, euskaraz eta gaztelaniaz.

Interesatuek, e-mail bat bidaki behar dute, datorren asteazkenaren aurretik, mubeda@unr.edu eta kcamino@unr.edu, bi helbideetara (bati bidali, kopiarekin besteari, esaterako), nork, nondik idazten duen ipinita, Euskal Etxearen eta Liburutegiaren aurkezpena eginez eta liburuak bidaltzeko helbidea ere ipiniz. 50 bat kutxa badaude prestatuta, bakoitzean 20-25 liburu. Bistan denez, izenburuak ezin dira aukeratu eta tokatzen dena tokatzen da.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia