euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Queretaroko Kulturunea liburutegiak Euskal Zinema Zikloa abiaraziko du bihar, Kimuak programako laburmetraiekin

2007/11/12

For(r)est in the Des(s)ert, zinemaldian ikusgai izango diren laburmetraietako baten fotograma
For(r)est in the Des(s)ert, zinemaldian ikusgai izango diren laburmetraietako baten fotograma

PUBLIZITATEA

Kulturunea proiektua berezia da oso: liburudenda, erakusketa areto eta kultur topagunearen arteko erdibideko puntu orijinala. Liburudendaren helburua Queretaroko herritarrei kultur proposamen desberdin eta berritzaileak ezagutzeko aukera ematea da. Horien artean, noski, euskal kulturarekin harremana dutenak. Izpiritu horrekin Kulturuneak Queretaroko I. Euskal Zinema Zikloa antolatu du. Bihar hasi eta azaroan zehar euskal zinemagileen azken lanak ekarriko ditu Zikloak Queretaroko Museora, Kimuak programaren bidez.
Kulturunea liburutegia 2005ean sortu zen, Manuel Gérez del Río historialari eta euskaltzalearen eskutik. Gune oso berezia da, Mexikon eta nazioartean ere ez dago antzekorik: liburuzaleei kultur eskaintza desberdina eskaintzea da bere helburua, kultur eskaintza aberats eta bizia, eta euskara eta euskal kultura ere proiektuko parte direla, non eta Euskal Herritik milaka kilometro askotara. Kulturunea-ko apaletan topa daitezke argitaletxe independenteen liburuak, eskuratzeko zaila izaten den materiala, euskal argitaletxeen proposamen interesgarriak... Liburudendak erakusketa areto lana ere betetzen du eta bere webgune elebiduna dauka, gazteleraz eta euskeraz.

Kulturunearen azken proposamena Euskal Zinema Zikloa da, bihar bertan abian jarriko dena. Diasporako euskal etxe askok hasi zuten bideari jarraituz, liburudendak Kimuak ekimeneko laburmetraiak jarriko ditu ikusgai hil honetan zehar Queretaroko Museoan. Emanaldiak asteartero izango dira, arratsaldeko zortzietan hasita, eta euskal zinemagileen azken lanak ezagutzeko aukera bakarrenetakoa eskainiko dute inguru honetan.

[Goiko irudian Kulturuneak antolatu duen I. Euskal Zinema Zikloaren afixa]


Lotura interesgarriak

Kulturunea Liburudenda, Querétaro
www.libreriakulturunea.com

Zinemaldiaren egitaraua
www.libreriakulturunea.com/muestra

Kulturunea: euskal liburutegia Mexikoko bihotzean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko azaroaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia