euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puerto Madryn: Katxin Fagoaga gogoan eta dantzari txikien talde berria martxan Etorritakoengatik Euskal Etxean

2026/03/02

2026ko Euskal Erakusketa Puierto Madryngo Udal Kultura Etxean egingo da. Irudiak: Musa Maisonen egindako bigarren edizioko uneak, eta kartela, Katxin Fagoagari egingo zaion omenaldiaren aipuarekin
2026ko Euskal Erakusketa Puierto Madryngo Udal Kultura Etxean egingo da. Irudiak: Musa Maisonen egindako bigarren edizioko uneak, eta kartela, Katxin Fagoagari egingo zaion omenaldiaren aipuarekin

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn, Argentina. Euskal kulturari buruzko erakusketa batekin inauguratuko du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak 2026ko bere jardun instituzionala hirugarren urtez jarraian. Ekimen honekin, elkarteak Euskal Herria eta bere ohiturak hurbilarazi nahi dizkie bere bizilagun eta herritarrei. Aurtengo edizioak, gainera, Katxin Fagoaga omenduko du; elkartearen sortzailekide, bigarren lehendakari, eta funtsezko figura izan baitzen, bere emazte Marita Ercoreca, erreferente bat euskal argentinar kulturan, tupustean hil zenean 2011ean, kolpe itzelaren ostean EEaren aurrerabideari ekinez. Hitzordua datorren martxoaren 7an, larunbata, izango da Kultura Etxean (Roque Saenz Peña 86), 18etatik 21etara, doako sarrerarekin.

"Lekuari zein egunari dagokienez, aldaketa baten alde egin dugu. Aurtengoan udal gune ezagun bat hautatu dugu eta deialdia larunbatera pasatu, egokiagoa delakoan jende gehiago hurbildu dadin", azaldu dio EuskalKultura.eus-i euskal etxeko zuzendaritzakide Camila Esquericak. Egitarauak euskal nortasunaren adierazgarri batzuk jendaurretzen ditu, tartean jantzi tipikoak, heldu zein haurrentzako liburuak, kirol tresnak, musika tresnak eta Euskal Aste Nazionaletako irudiak. Horrez gain, Etorritakoengatik-eko dantzarien zuzeneko saio labur batez gozatu ahal izango dute bertaratutakoek.

Txikien taldea: jolastuz ikastea

Inaugurazio ekitaldiaz haratago, belaunaldi arteko erreleboa bermatzea erakundearen erronka nagusietako bat da. Eta horregatik, txikien dantza talde bat sortzea izango dute 2026ko euren proiektu izarra. Erronka honen buru Anixe Guride eta Agustina Boccolini arituko dira. Bi gazteek lotura estua dute elkartearekin, txikitan dantza taldeko kide izan baitziren. Guridek Tandilgo Gure Etxean pilatutako esperientzia ekarriko du, eta Boccolinik, berriz, bere irakasle prestaketa euren euskal dantzarekiko apustu berrian. Txikien eskolak zein helduen entseguak Plaza Euskadiko Auzo Batzordean (Junta Vecinal) egingo dira.

Aurrera, Etorritakoengatik, animo Anixe eta Agustina, eta zorionak, Katxin!



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia