euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puerto Madryn-en Julian Araujo bozkatu dute hiri patagoniarreko Etorritakoengatik Euskal Etxeko lehendakari

2023/06/05

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua, Chubut probintzia patagoniar argentinarrean
Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua, Chubut probintzia patagoniar argentinarrean

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn, Argentina. Puerto Madryngo euskal ekimenak osasun onean dabiltza, gogotsu eta engaiamenduz baitabil hiriko Etorritakoengatik Euskal Etxea Chubut probintzia iparekialde honetan. Izan ere, Euskal Etxearen egungo etapa sustatu duen herritar taldearen ezaugarrietako bat gaztetasuna da, elkartearen sortzaile izan zen Marita Ercorecaren lekukoa eta ildoa gogoz eta atxikimendu handiz harturik. Euskal Etxeak maiatzaren 18an egina du Urteroko Batzarra eta, Batzordea berritu ondoren, honakoek osatuko dute Zuzendaritza datozen bi urteetan:

-Lehendakari: Julián Araujo
-Lehendakariorde: Laura Macchi
-Idazkari: Camila Esquercia
-Diruzain: Sol Chiara

-1. batzordekide: Juan Manuel Ascua
-2. batzordekide: Lautaro Castro
-3. batzordekide: Miel Hinojosa
-Batzordekide ordezko: Facundo Tedesco
-Batzordekide ordezko: Juan Bautista Aristarain
-Batzordekide ordezko: Paola Valdez Mariezcurrena
-Kontu ikuskatzaileak: Ricardo Antin eta Andrés Elorriaga

Zorionak eurei eta Etorritakoengatik-en ekipoa osatzen duen lagun talde osoari, aurrera beti!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia