euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi Calaf printzearen rolean

2019/01/15

PUBLIZITATEA

Sydney, Australia. Giacomo Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute gaur Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi tenore abadiñoarra Calaf printzearen rolean. Bertaratuko diren operazaleen artean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko talde bat gerturatuko da, euskal kantariari merezi dituen txaloak emateko. 'Turandot' urtarrilaren 15etik martxoaren 30a bitartean eskainiko da Sydney Opera House-ko Joan Sutherland Antzokian, denboraldian aurrerago euskal tenoreari Yonghoon Lee-k txanda hartuko badio ere.

-Sarrerak erosteko, hemen
-Andeka Gorrotxategiren webgunea: http://andekagorrotxategi.com



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia