euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Asteagatik zorionak emanez Lehendakariaren gutuna jaso du Urteko Batzarra egin berria duen Mar del Platako Euskal Etxeak

2019/01/15

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 2018ko Urteko Batzarra, elkartearen egoitzaren Liburutegian egina
Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen 2018ko Urteko Batzarra, elkartearen egoitzaren Liburutegian egina

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Urkullu lehendakariak esker oneko gutuna bidali dio Mar del Platako Euskal Etxeko Asier Irriberri lehendakariari, joan den azaroan Urkullu bera partaide bertan egin zen 2018ko Euskal Aste Nazionalarengatik zorionak emanez eta Euskal Etxeak berak eta bertako euskaldunek Urkulluri eta berau buru zuen ordezkaritzari eman  zieten "harrera eta tratu adeitsua" eskertuz. Denak Bat Euskal Etxeak egin berria duen Urteko Batzar Nagusian hizpide hartutakoen berri eman du, besteak beste Zuzendaritza berritzeko hauteskundeaz (ikus Urkullu lehendakariaren gutuna artikulu honen azkenean).

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere Urteko Batzar Nagusia egin zuen abenduaren 28an eta bertan hartutako erabakiak eman ditu orain aditzera. Euskal Etxearen egoitzako Liburutegian eginiko Batzarrerako bildutakoek, azken urtealdiko balantzea eta emaitzak aztertu eta onartzeaz gain, hauteskundeak egin zituzten, eta hona, ondorioz, Euskal Etxea epealdi berrian kudeatuko duen Zuzendaritza Taldearen osaketa:

-Lehendakaria: Iriberri Plazaola, Asier
-Lehendakariorde lehena: Vicente, Ana
-Bigarren lehendakariordea: Enev, Cristian Martín
-Idazkaria: Oreja, Ignacio Javier
-Idazkariordea: Ferreras, Angeles
-Diruzaina: Vicente, Gabriel
-Diruzainordea: Gonzalez, Juan

Batzordekide titularrak:
-Gorostegui, Mikel
-Hormaechea, Alejandra
-Valencia, Maite
-Martinez, Lucia
-Elichiribehety, Ana

Batzordekide ordezkoak:
-Valencia, Francisco
-Aguinaga, Maria Jose
-Laithette, Martin
-Rodriguez, Alejo

Ohore Epaimahaide titularrak:
-Begue, Mirta Haydie
-Lopez de Armentia, Roberto
-Vicente, Miguel Angel

Ohore Epaimahaikide ordezkoak:
-Irigoyen, Ana Maria
-Azarloza, Jose Martin

Kontu ikuskatzaileak:
-Landeta, Jose Maria
-Iriberri, Jorge Manuel
-Di Girolamo, Juan Marcos

Urkullu lehendakariaren gutuna Denak Bat Euskal Etxeari:



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia