euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Plaza eta haitzuloetatik urrun, suak birtualak izango dira 2020ko San Joanetan, Montevideo, Boise, Bahia, Viedman...

2020/06/25

2020ko Sanjoanak
2020ko Sanjoanak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Munduko euskal etxeetan atxikimendu handiena izan ohi duen jaietako bat da. Agian, kalera irteteko aitzakia ona delako eta komunitatearekin batera ospatzeko aukera ematen duelako. Edo agian solstizioak epe berri eta itxaropentsua ekar dezakeelako, gauza txarrak atzean utziz eta berri eta onak sustatuz. Arrazoiak ugari izan daitezke baina egitatea hor da, ekainaren 24aren bezperan (edo astean), San Joan sua pizten dute Diaspora osoan hamaika euskal etxek eta haren inguruan dantzatu, abestu eta ospatu egiten dute.

Urte berezia izaten ari da aurtengoa eta bereziak izango dira, ondorioz, San Joanak ere. Eta seguruenik udako solstizioari (Ipar Hemisferioan) edo negukoari (Hegokoan) harrera ematean bat egingo dugu guztiok nonahi gaudela gure desioetan: pandemia uxatzeko gurarietan eta topaketak, besarkadak eta lagunen arteko gertutasuna itzultzeko eskarietan.

Euskal etxe ugarik sare sozialetan adierazi dituzte euren asmoak, aurreko urteetako ospakizunen argazki eta bideoak zabalduz. Beste batzuek ekintza birtualetan parte hartzera deitu dute, eta Montevideoko Haize Hegoak-ek, esaterako, hitzaldi bat eskaini du, Zoom plataforman, Nahia Inthamoussu hizlari; Boiseko Euskal Museoak, berriz, 'Happy Hour' birtuala antolatu du, topaketan Kalimotxo on bat nola prestatzen den azalduz, eta euskaldunak eta San Joan festari buruzko solasaldia eskainiz John Ysursa Historian doktore eta euskaltzale ezagunaren eskutik.

Bahia Blancako Union Vasca-ko lagunek San Joan ezberdin honetako mezuak bideoa batean bildu dituzte, Euskal Herriko gonbidatu 'sorpresa' batena barne:


[2020ko San Joan Sua Bahia Blancan. Bideoan Gorka Alvarez Aranburuk mezu bat utzi dio komunitateari]

Aberri Etxearen San Juan Sua

Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxea euskal etxeak bestelako proposamen bat du luzatu du, datorren iganderako. Arratsalde osoko ekitaldia antolatu du, San Joan jaiarekin lotzen diren kultur adierazpen guztiak bilduz: sua, musika eta dantza, Euskal etxeko dantza talde eta abesbatzaren eskutik; sukaldaritza bedeinkazioak... Eta jaiaren historiari buruz gehiago jakiteko, Rubén Suárez historialariak “Sorginak, zergatik agertzen dira San Joan gauean? Aberri Etxea eta jai herrikoiak” izenburuko hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldia birtuala izango da –edukietako batzuk bideoetan zabalduko dira, beste batzuk zuzenean– eta sare sozialetatik segitu ahal izango dira,  Centro Vasco Viedma – Patagones eta Aberri_etxea-n. Noiz? Ekainaren 28an, igandea, arratsaldeko 6etatik aurrera, Argentinako ordua (EHko gaueko 11etan).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia