euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Partzuergoak bere zuzendari lanpostua betetzeko deia atera du

2015/01/02

Pirineoetako Lan Elkartearen mapa (irudia Procura.org)
Pirineoetako Lan Elkartearen mapa (irudia Procura.org)

PUBLIZITATEA

Pirinioen bi aldeetan dauden komunitate, eskualde eta herrialdeen mugaz gaindiko lankidetza tresna da erakunde hau eta bere zuzendaritza eramango duen pertsona baten bila dabil. Hautagaiek goi tituludunak behar dute izan, oso ondo moldatu espainolez eta frantsesez (kontutan hartuko dira ingelesa, euskara, katalana eta okzitaniera), eskarmentuduna behar du diru europarren kudeaketan eta besteak beste. 60.000 euroko urteko soldata eskaintzen da. Epea 2015eko urtarrilaren 31 da.

Iruñea-Pamplona. Pirinioetako Lan Elkartea (CTP) Pirineoetan zehar dauden zortzi lurralde-multzok osatzen dute. Hauek dira: Frantzia aldetik Aquitania, Languedoc-Roussillon eta Midi-Pyrénées erregioak; Andorrako Printzerria; eta honako autonomi-erkidegoak, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi. 1983an jaio zen, Europako Kontseiluak sustaturik, eta 2005etik aurrera Partzuergo bilakatu zen, Batzorde Eragile batek gobernatua, eta Lehendakaritza birakaria. Egoitza Jakan, 12 langile dauzka bere pean eta 1,5 milioi euroko aurrekontua.

Zuzendari bila dabil CTP, horretarako goi ikasketak dituen pertsona bat bilatzen duelarik, trebatua europar diruen kudeaketa eta animazioan, partzuergo eta lankidetasunean lan egindakoa, eta ekimen publikoa edo mistoen kudeaketa eta segimentua ezagun dituena. Lantalde eta egituretan, komunikazio lanetan eta lidergoan oro har ongi moldatzen dela beharko du erakutsi; eta espainola eta frantsesa menperatu lan tresna gisa, inglesa eta euskara, katalana eta okzitaniera jakitea ere kontuan hartuko delarik. Gidabaimena eta autoa eduki beharko ditu. Kontratua sei hilabeteko proba aldiarekin, soldata 60.000 euro gordinik.

Aurrekoak laburpena baino ez dira, xehetasunak pdf honetan baitaude (gaztelaniaz).

-baldintza eta ezaugarri orokorrak pdf-n (gaztelaniaz)
-baldintza eta ezaugarri orokorrak pdf-n (frantsesez)
-eskaintza CTPren euskarazko webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia