euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Calderon presidenteak harrera egin zion Ordiziako alkateari Urdanetaren omenezko ekitaldietan

2008/11/21

Margarita Zavala, Mexikoko lehen dama; Mexikoko presidente Felipe Calderon eta Ordiziako alkate Jose Miguel Santamaria
Margarita Zavala, Mexikoko lehen dama; Mexikoko presidente Felipe Calderon eta Ordiziako alkate Jose Miguel Santamaria

PUBLIZITATEA

Ordiziako alkate Jose Miguel Santamaria Felipe Calderon Mexikoko presidentearekin elkartu berri da joan den astean, hautetsi gipuzkoarrak Ameriketara egin zuen bidaiaren barruan. Santamaria SPRIko (Industriaren Sustapen eta Birmoldaketarako Elkartea) ordezkari Ramon Peñagarikanorekin bidaiatu da Ameriketara, Andres de Urdaneta itsasgizon ordiziarraren oroimenean egindako ospakizunetan parte hartzeko. Urdanetak 'Itzulera Bidea' deritzon itsas bidea aurkitu zuen XVI. mendean eta horri esker Mexikoko Acapulco hiriak berebiziko garapena eta merkatal jarduera izan zuen.

Donostia-San Sebastián. Urdanetaren jaiotzaren 500. urtemugaren ospakizunetan parte hartzen ari diren herrialdeak eta Ordiziak (Urdanetaren jaioterria) loturak sakontzeko balio izan du Ordiziako alkate Jose Migel Santamariak berriki Peru eta Mexikora egindako bidaiak, hautetsiak berak agertu duenez. Limako ekitaldien ondoren, Santamaria Acapulcora abiatu zen, berriki bisitatu duen Mexikora alegia.

'Mexikoko presidentziatik, igandean Acapulcora helduko zen Cuauhtemoc ontzi-eskolaren lehorreratzera gonbidatu ninduten. Ekitaldian Felipe Calderon Mexikoko presidente eta bere emazte Margarita Zavalak hartu zuten parte eta aurten aurrera daramatzagun ekitaldi eta bilerez solasean jardun genuen', azaldu du Santamariak.

Ordiziar alkateak hainbat opari eman zizkion Calderoni: 'Urdaneta eta bere garaia' liburua, 'Urdanetaren sekretua' dokumentalaren kopia bat eta Idiazabalgo gazta bat. 'Bilera amultsua izan genuen', adierazi zuen Santamariak. Ordiziako alkateak, Cuauhtemoc ontzi ikusgarriak 2011n Donostiako badiara egingo duen bidaiaz hitz egin zuen presidentearekin. 'Nahiz eta oraindik urrun egon, aspaldidanik aztertzen ari garen aukera bat da eta aurrera eraman nahi duguna', azaldu zuen.

Lotura interesgarriak

'Andres Urdaneta: Gizon modernoa' webgunea


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia