euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Eskual Etxeak zuzendaritza berritu du; Sebastian Daguerre presidente eta Maryse Lartigue presidenteorde

2013/09/03

Pariseko zuzendaritza batzordeko taldea (argazkia Elgar/ParisEE)
Pariseko zuzendaritza batzordeko taldea (argazkia Elgar/ParisEE)

PUBLIZITATEA

Iraila indartsu hasiko du Pariseko Eskual Etxeak, abuztuko oporrak baino lehen aukeratu zen zuzendaritza berriaren gidaritzapean. Euskal etxe paristarra elkarte desberdinek osatzen dute eta haietako kideen artean izan dira hautatuak zuzendaritza batzordeko ordezkariak. Presidente karguan da Sebastian Daguerre, eta presidenteorde lanetan Maryse Lartigue bazkidea. Datozen hilabeteotako erronken artean dute elkartearen Saint Ouen auzoko egoitzaren hamargarren urteurrenaren ospakizuna.

Paris, Frantzia. Pariseko Eskual Etxeak zuzendaritza berriarekin ekingo dio aurtengo ikasturteari eta gogor hasi dira lanean, iraileatik landa hamaika ekimen antolatuz. Zuzendaritza batzordea elkartea osatzen duten talde desberdinetako zenbait ordezkarik osatzen dute. Hauek dira hauteskundeeta aukeratutako zuzendaritza kideak:

Zuzendaritza Batzordea

-Bazkide sortzaileen taldea: Marie-Jo Chohobigarat, Robert Curuchet, Sam Ismael, Philippe Lartigue, Arlette Ocafrain, Albert Rougé, Hervé Trinquet.

-Sostengu taldea: Elisabeth Caserta, Delphine Gonzalez, Rowena Larratte, Christophe Maurou, Maria Vieira.

-Elkarteen taldea: Mattiu Etcheverry, Florence Griponne, Maitena Lapeyrine, Maryse Lartigue, Thierry Vercambre. 

Batzorde honen baitan aukeratzen da elkartearen eguneroko lanak sustatzen dituen zuzendaritza eragilea. Bi urteko eperako izan dira hautatuak, presidentea ezik (lau urteko tarterako). Honakoak dira: 

-Presidente: Sebastian Daguerre
-Presidenteorde: Maryse Lartigue
-Diruzain: Christophe Maurou
-Ordezko diruzain: Delphine Gonzalez
-Idazkari: Elisabeth Caserta
-Ordezko idazkari: Sam Ismael

Pariseko Eskual Etxeari buruzko informazio gehiago bere webgunean edo Elgar aldizkarian. Elgar aldizkaria jaso nahi izanez gero, bidali e-maila hona.



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia