euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paranako 'Urrundik' Euskal Elkarteko tailerrak aste honetan hasiko dira zaletasun guztientzako proposamenekin

2022/03/03

Aurtengo tailleren eta jardueren egitaraua zehaztu dute "Urrundik" Euskal Elkarteko kideek
Aurtengo tailleren eta jardueren egitaraua zehaztu dute "Urrundik" Euskal Elkarteko kideek

PUBLIZITATEA

Parana, Argentina. “Urrundik” Euskal Argentinar Elkartea, Entre Ríos probintzia argentinarrean, 2022an egingo dituen jarduera eta tailerrei buruzko azken xehetasunak zehazten ari da egun hauetan. Aurrez aurreko ekimenak berriro egiteko aukera baliatuz eta ohiko harrera eta izpiritu gogotsuarekin, aurtengo proposamenak era askotakoak eta adin guztietarako iragarri dutuzte, martxoaren lehenengo aste honetan bertan hasita, elkartearen egoitzan (Espainia, 430). Ikasturte hasiera honetan, Urrundikek Emakumearen Eguna ere ospatuko du.

Eta ospatu ere, martxoaren 9an egingo du, asteazkenez, 18etan 'Antequeda' Kultura Aretoan (Alameda de la Federación 557), Paranako gizataldeetan euren lana eta ekarpenagatik nabarmendu diren emakumeak ohoratuko dituen ekitaldi batean. Urrundik elkartearen kasuan, erabateko merezimenduz, Mireya Raquel Alcain izango da saritua. Lerro hauetatik, zorionak Mireya!

Xakea, gitarra, tangoa, antzerkia, dantza, kontaketa...

Urtero bezala, haur eta gazteentzako xake tailerra eskainiko da larunbatetan, goizeko 10etatik 11:15etara, datoren larunbatean hasita. Gitarra tailerra, Hernando “Pico” Rubio irakaslearen eskutik, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan izango da eta martxoaren 8an hasiko da. Martxoaren 2an hasiko den tango-tailerra, berriz, asteazkenetan izango da, gaueko 8etatik 9:30etara, Sebastián Rubén Balcaza irakasle. Astelehenetan antzerki tailerra proposatuko du Augusto Carballal zuzendariak, eta ahozko narrazio tailerra Eli Rossa irakasleak.

Gazte eta txikientzako euskal dantzen tailerra ez da faltako aurten ere “Urrundik” elkartean. Martxoan, gainera, "Presencia Vasca" irratsaioa berriro abian jarriko da FM Universidad-en (105.7). Igandeetan goizeko 11etatik 12etara Federico Borrásek gidatzen duen irratsaioak etenik gabeko 22 urte airean beteko ditu aurten.

Kultura zikloak

Datozen hilabeteetarako, "Ronda de Cuentos y Canciones" kultur zikloa prestatzen ari da elkartea, kontalari eta musikarien partaidetzarekin, eta baita "Udazkeneko arratsaldeak Urrundik elkartean" kontzertu zikloa ere. Laster adieraziko dituzte datak eta artisten izenak,

-Elkartea Facebooken, www.facebook.com/urrundik
-harremanetan jartzeko idatzi hona, urrundik@gigared.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia