euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paraguaiko Asunciongo Jasone Euskal Etxeko agintariek FIVUko lehendakariaren bisita jaso dute

2018/10/25

Galo Egüez, Juan Pedro Arin (FIVU), Jose Ma. Vargas Peña Apesteguía (Asunciongo Euskal Etxeko lehendakaria) eta Daniel Elicetche
Galo Egüez, Juan Pedro Arin (FIVU), Jose Ma. Vargas Peña Apesteguía (Asunciongo Euskal Etxeko lehendakaria) eta Daniel Elicetche

PUBLIZITATEA

Asuncion, Paraguai. Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxeko lagunek FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioko lehendakari Juan Pedro Arin-en bisita jaso dute aste honetan. Jose Mª Vargas Peña Apesteguia etxe anfitrioiko lehendakariak, Galo Egüezek eta Daniel Elicetchek euskal elkartearen egoitzako bilera aretoan egin diote harrera gonbidatuari eta beste gai batzuen artean, datorren asteko ostiralean, azaroaren 2an, Mar del Plata hiri argentinarrean egingo den Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen Eskualde-Bilkurari buruz hitz egin dute.

Asunciongo Jasone Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, Eddy Irigoitiak hartuko du parte elkarte euskal-paraguaitarren izenean Mar del Platako Bilkuran. Gogora dezagun elkarretaratze horretako itxiera ekitaldiak Iñigo Urkulluren presentzia bilduko duela eta aipatu Gizataldeen Bilkura, Euskal Aste Nazionalaren programarekin bat gauzatuko dela Mar del Platan. Argentinako urteroko elkarretaratze nagusiaren inaugurazio ofiziala azaroaren 2an bertan egingo da, iluntzeko 8etan, Urkullu bera gonbidatu buru.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia