euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolivar herri argentinarreko nafar dantzariek La Pampako Colonia Baron-en desfilatu eta dantzatu dute

2018/10/25

Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala)
Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala)

PUBLIZITATEA

Colonia Baron, Argentina. La Pampa probintziako Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdiaren 23. edizioa urriaren 14an gauzatu da, bi zatitan banatua: Immigranteen Plazan egin dira goizeko omenaldia eta desfilea, eta herriaren erabilera anitzeko aretoak baitaratu ditu arratsaldeko musika eta dantza ikuskizunak. Herriko alkate Sonia Luengo eta bere gobernu taldea izan dira ekitaldietako buru, lau mila bat lagunen partaidetza bildu zuen proposamenean, bertako Hora de Opinión’ egunkariak bildu duenez.

Aldameneko Buenos Aires probintziatik eta antolatzaileek gonbidatuta Bolivar-ko Nafar Etxeko dantzariak bertaratu dira partaide 300 kilometroko bidaia eginda. Neskek Nafarroako armarria eramanez esku hartu dute kabalkadan eta palkoaren aurrean egin dute dantza.

Gogora dezagun dantza taldea eta ‘Raices Navarra’ abesbatza direla Bolivarreko Nafar Etxeko proposamen nagusiak. Erakundeak urtean zehar garatzen du bere ekinbidea eta festa oihartzuntsuena uztailaren 7an ospatzen du, San Fermin egunean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia