euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

ONLINE ere: abiatzear euskaldunen partaidetza Globalizazio Goiztiarrean aztertuko duen kongresua, urriaren 19tik 21era

2022/10/14

Elkano Fundazioak antolatutako nazioarteko kongresuan izena emateko epea zabalik dago, parte-hartzea doakoa da
Elkano Fundazioak antolatutako nazioarteko kongresuan izena emateko epea zabalik dago, parte-hartzea doakoa da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urriaren 19tik 21era bitartean, “Elkano'22 Historia inguratuz” izeneko Nazioarteko Kongresua egingo dute Donostian. Nazioarteko hainbat aditu eta ikertzailek aztertuko dute zer-nolako partaidetza eta funtzioa izan zuten euskaldunek –zazpi probintzietakoek zein diasporakoek– munduari egindako lehen itzulian eta baita 'Globalizazio Goiztiarra' deitzen den fenomenoan ere, "benetako aitzindariak izan baitziren". Kongresua Elkano Fundazioak sustatu du, eta EHUko 'Euskal Herria, Europa eta Amerika: lotura eta harreman atlantikoak' ikerketa-taldearekin elkarlanean antolatu da, Eusko Jaurlaritza babesle.

[EGUNERAKETA: Kongresua ONLINE eta doan segitu ahal izango da baita ere. Izen-emate orria betetzerakoan, izenaren ondoan eta parentesi artean "(online)" ipini: esteka bidaliko dizute Kongresua zuzenean segitu ahal izateko]

Hiru egunetan zehar hitzaldi, eztabaida-saio eta ahozko komunikazio programa bat gauzatuko dute, helburua beti ere adituen, ikertzaileen eta publikoaren artean iritziak eta ezagutzak trukatzea. EHUko eta Euskadiko Artxibo Historikoko irakasle eta ikertzaileez gain, Sevillako Pablo Olavide Unibertsitateko, Mexikoko Ikastetxeko Ikasketa Historikoen Zentroko, Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateko, Lisboako Unibertsitateko, New Mexicoko Unibertsitateko, Valentziako Unibertsitateko, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko eta Columbiako Unibertsitateko hainbat hizlarik hartuko dute parte.

Nazioarteko Bilkura EHUren Donostiako Kanpuseko Carlos Santamaria Zentroan egingo da. Parte-hartzea doakoa da eta aldez aurretik eman behar da izena. Ponentzia eta hitzaldiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztuko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia