euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako Gure Herria elkarteak berriro ekin dio bere jarduerari, 12 urteko geldialdiaren ondoren

2022/10/07

Miguel Angel Boado, Euskaldun erromesa, Gure Herria elkarteko kideekin batera, beraiek egindako ikurrinarekin
Miguel Angel Boado, Euskaldun erromesa, Gure Herria elkarteko kideekin batera, beraiek egindako ikurrinarekin

PUBLIZITATEA

Olavarría, Argentina. Gure Herria, duela 24 urte Buenos Aires probintziako Olavarria herrian sortutako elkartea da. Herriko Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko dantzari ohiek osatua, euskal kultura zabaltzen orduan hasitako lanari berriro ekitea erabaki dute. Hala jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i Miguel Ángel Boadok, "Euskal Erromesa" legez ezaguna denak. Joan den irailaren 14an, Boadok Olavarriatik Lujango Basilikarainoko bidea egin zuen oinez Gure Herriaren izenean, "Ama Birjinari otoitzak eta eskertza eramatera". Bere ekipaje bakartzat motxila, eta ikurrina handi bat, sorbaldetatik zintzilik, pasatzen ikustean, jendearen interesa piztearren. Lujanera hirugarren erromesaldiaa zuen honetan 320 kilometro egin zituen 10 egunetan.

"Gure Herria duela 24 urte sortu zen, euskal etxearen egoitza 'okupa moduan' 'bahituta', egon zen garaian", gogoratzen du "Euskal Erromesak". Gogor borrokatu behar izan zuten egoitza berreskuratzearren. "Denak oso gazteak ziren, ni nintzen nagusi bakarra, eta, hala ere, oso ondo hartu ninduten" dio Gure Herriaren alma materrak, taldearen sorreraren unea gogoratuz. Helburua hemengo euskal etxe eta elkarteetan ohikoa zuten, euskal kulturaren transmisioa eta euskal ondarea sustatzea Argentinan.

Horregatik, etorkizunari begira, txikien dantza talde bat osatzea dute amets. Era berean, eskoletara eta hala eskatzen duten euskal etxeetara bisitak egiteko asmoa dute, baita talde edo euskal etxe berriak sortzen lagundu edo bultzatzeko aukera ematen dieten jardueretan parte hartzeko ere.

Olavarríako Gure Herria euskal elkartea
-Facebook: Agrupacion Vasca Gure Herria Olavarría
-Ig: agrupacionvasca.gureherria
-Email: gureherria.olavarria@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia