euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Noemi Gonzalo-Bilbao, Euskadiren AEBetako Ordezkaritzako teknikaria den gazte gasteiztarra New Yorken

2010/03/23

Noemi Gonzalo-Bilbaok lau urte daramatza New Yorken (argazkia El Correo)
Noemi Gonzalo-Bilbaok lau urte daramatza New Yorken (argazkia El Correo)

PUBLIZITATEA

Noemi Gonzalo-Bilbao 28 urteko neska gasteiztar bat da, beste hainbat euskal gaztek bezala ikusteko, ikasteko eta ikusmirak areagotzeko ikasketak, ikastaroak eta lanak Euskal Herritik kanpo hartu eta urte batzuen ondoren, gazte izanik, eskarmentu eta ezagutza askoren jabe egin/egiten ari dena. Lau hizkuntza egiten ditu Noemik eta duela zazpi bat hilabetedanik Eusko Jaurlaritzako Estatu Batuetako Ordezkaritzan ari da lanean. Ez da leku txarra ikasteko eta irudimena eta ekimena astintzeko, Ordezkaritza bera lan-talde gisa berri samarra delarik --egoitza hartu berria du-- eta oraindik ordezkaria, arduraduna alegia, izendatu gabe duenez, lanerako aukera politak ematen baitizkio lana egin nahi duenari.

New York, Estatu Batuak. Geuk lanean sartu zenetik ezagutzen genuen Noemi Gonzalo-Bilbao, emailez ez bazen ere. Gero, joan den otsailean, pertsonalki ere ezagutu genuen, euskaldunez eta Estatu Batuetako euskal emigrazioaz Ellis Islanden zabaldu zen erakusketa dela-eta hurbildu baitzen EuskalKultura.com Euskadiren Estatu Batuetarako, Kanadarako eta Mexikorako Ordezkaritzara, New Yorken daukan bulegora. Bertan, ordezkari bat noiz izendatuko duten zain --baina egunero lanean-- oso talde gazte bat ari da, oraingoan bulego fisikoa eta guzti, otsail hasieran bukatzen ari baitziren bulegoa egokito plantatzeko azken ikutuak (inoiz ikutuak azkenak badira, behintzat).

Gaurkoan, ordea, ez dugu guk aipatuko Noemiren berri. Joan den igandean Bilboko El Correo egunkariak berari buruz ekarri duen soslaiaren berria dakarkigu. Gazte gasteiztarrak bere orain arteko ibilbidea Euskal Herrian, Alemanian, Miamin, Dominikar Errepublikan... dakar gogora, gaztelaniaz argitara emandako elkarrizketan. Geure gaztelaniazko bertsioan, hemen irakur dezakezu. Jatorrizkoan, lehen aipatu egunkarian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia