euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko apezpikuak: euskalduna euskaldunaren ondotik

2008/01/01

PUBLIZITATEA

Euskaldunaren ondotik, euskalduna. Hala gertatua da New Yorkeko apezpikuekin. 2001eko urte hondarrera arte New Yorkeko Egan kardinalaren apezpiku laguntzaile zen Patxi Garmendia lazkaotarrak erretreta harturik, Josu Iriondo legazpiarra izendatu zuen Aita Santuak New Yorkeko Elizbarrutiko apezpiku laguntzaile. Josu Iriondo Zabaleta Legazpian jaio zen 1938an eta 1962an apeztu, 1968an Estatu Batuetara pasatzeko. Garmendia bezala, bereziki elizbarrutiko latinamerikar jatorrizko populazioaren zerbitzuan ari da Iriondo apezpikua.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia