euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen izango da 2022an, NABO eta Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxea antolatzaile

2021/10/05

Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen egin zen aurreko edizio bateko irudia, San Frantziskoko Gure Euskal Etxean
Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen egin zen aurreko edizio bateko irudia, San Frantziskoko Gure Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Euskal Komunitateen arteko Nazioarteko Mus Txapelketa AEBen egingo da 2022an, NABO eta Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxea antolatzaile. Ez dago oraindik argi zenbat herrialdek hartuko duten parte, "COVID-19ari dagozkion egoerak aldakorrak baitira herrialde eta eskualdeen arabera, eta urtebete geratzen baita oraindik, eta epe horretan guztia alda baitaiteke, onerako, espero dugu", adierazi dute Estatu Batuetako euskal iturriek, konfirmatuz dena den AEBetan egitekoa dela.

"Txapelketa urrian egingo da, urriaren 9an hasiz eta azken partidak urriaren 15ean jokatuz", jakinarazi dute Boiseko Euzkaldunak-etik. Ohi bezala, partidekin batera irteerak. elkarretaratzeak eta Boise eta ingurua, eta bertako ondare euskalduna ezagutzeko ekitaldi egitarau bat prestatuko da muslarientzat eta euren laguntzaileentzat.

Gogora dezagun 2021eko Nazioarteko Mus Txapelketak AEBan behar zuela, baina pandemiagatik bertan behera utzi zela. Orain, datak finkatuta, NABOko eta Boiseko antolatzaileek baieztatu dute guztia urtebete atzeratzea onartu dutela eta hasi dira, edo jarraitzen dute, antolaketa eta bere xehetasunak egokitzen 2022eko urrirako.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia