euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nazioarteko euskal kultur erakundea

2008/01/01

PUBLIZITATEA

New Yorken Basque International Cultural Center (BICC) izeneko gunea eraikitzeko proiektua da seguruenik munduko Euskal Etxeetan egun dabilen ekimenik anbiziotsuena. Proiektua etxeorratzen hiriko euskaldun talde batek bultzatua da eta “Euskal nortasunari nazioartean presentzia ematea” dauka helburu, “geure kulturari buruzko ezagutza, ulermena eta apreziazioa zabaltzeko asmoz”. Proiektuak, eraikin enblematiko bat goititu nahi du urtero milioika bisitari biltzen dituen Manhattan-en, barnean museo bat, liburutegia, hitzaldi aretoa, oroigarri denda, jatetxea eta zenbait bulego bilduko lituzkeena. Euren helbidea, 67 Wall Street, 22 Fl, PMB #8284, New York, NY 10005-3198, eta telefonoa, berriz, (212) 709-8284.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia