euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Musean euskaraz! Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak musean euskaraz jokatzen ikasteko tailerra eskaintzen du

2023/06/26

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearekin elkarlanean, musean euskaraz jokatzen ikasteko tailerra eskainiko du ekainaren 30ean
Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearekin elkarlanean, musean euskaraz jokatzen ikasteko tailerra eskainiko du ekainaren 30ean

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Musean jokatzen ikasi nahi? Datorren ostiralean, ekainaren 30ean, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak tailer praktiko bat eskainiko du Euskal Herrian asmatutako karta joko zahar hau ikasteko, baina oraingoan euskal hitzekin eta .partidak euskaraz garatzeko moduan. Ekitaldia, doakoa eta jende guztiarentzat irekia, arratsaldeko 20etan hasiko da. Ondoren, erakundearen tabernak bere ohiko pintxoak eskainiko ditu.

Tailerrak bi helburu ditu. Alde batetik, musean jokatzen ikastea eta, bestetik, musean jokatzeko beharrezkoak diren euskararen zenbait eduki lantzea, esate baterako, zenbakiak karten izenak eta jokaldiak. “Iaztik geneukan antolatzeko asmoa. Hasieran gogoa besterik ez zen, baina aurten Etxepare Euskal Institutuak “Musean euskaraz jokatzeko oinarrizko gida” argitaratu behar zuela jakin genuenean, tailerra deitzea erabaki genuen”, aitortu dio EuskalKultura.eus-i Euskaltzaleak-eko lehendakari Anabel Jaureguiberryk.

Jarduerak Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea laguntzaile egingo da. Pablo Pavesa erreferenteak joko arauak azalduko ditu eta, euskaltegiko irakasleekin koordinatuta, esaldiak eta oinarrizko hiztegia azalduko dira; hortaz, parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango hizkuntza jakitea. “Euskara testuinguru jolasgarri batean erabiltzeko aukera berri bat izango da. Jokatuz ikasiko dugu eta praktikari lehentasuna emanez. Lehen zatia, alegia azalpenak eta demostrazioa, bukatu ondoren, jokatzeari ekingo diogu, ardo eta pintxo goxo batzuk lagun”, jendea berotzen amaitu du Euskaltzaleak-eko arduradunak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia