euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Murtziako Euskal Etxeak errejio horretako 'II Gala del Deporte Vasco Navarro' egingo du datorren astelehenean

2007/03/03

Euskal Etxe murtziarraren baitan lanean ari den Athletic-en Peñak eginiko ekitaldi bat
Euskal Etxe murtziarraren baitan lanean ari den Athletic-en Peñak eginiko ekitaldi bat

PUBLIZITATEA

Bigarren urtez segidan Murtziako Euskal Etxeak 'Murtziako Euskal Kirolaren II Jaia' ('II Gala del Deporte Vasco Navarro') antolatu du. Deialdiari erantzunez, berrogeita hamar pertsona baino gehiago --bazkide zein kirolari-- espero dira datorren astelehenean Euskal Etxearen egoitzan egingo den afarira, horien artean Murtziako futbol ekipoetan ari diren jokalari andana bat, euskaldunik badago-eta, seguruenik bertaratuko direnak, Ciudad de Murcia, Real Murcia, Lorca Deportiva, Cartagena, Mar Menor, Mazarrón, Pinatar, Jumilla, Relesa, Sangonera, La Unión eta Dolores bezalako ekipoetan.
Lehenengo edizioan hasitako bideari eutsiz iazko arrakasta errepikatu nahi luke Murtziako Euskal Etxeak, datorren astelehenerako antolatu duen 'Euskal Kirolaren II Jaialdia' (jatorriz 'II Gala del Deporte Vasco Navarro' izena darama) izeneko hitzorduarekin. Ekitaldia, finean, afari baten inguruan antolatua da eta bertaratzeko deia luzatu zaie Murtzia eta Alacanteko bigarren eta hirugarren futbol mailako ekipoetan ari diren euskal jatorrizko jokalariei. Afariaren ardura Aitor Bustindui sukaldari gipuzkoarrak, Kartagenako La Braña ostatuko buru izanik aldi berean Euskal Etxeko bazkide denak hartu du bere gain.

Menuaren prezioa 15-20 eurokoa izango da eta barne izango ditu Arrain Salda; Biper eta atun eskabetxatu entsalada; Bakailua tomate eta biperduna; eta Torrijak bainila izozkiarekin. Euskal Etxean eserleku mugatuak daudenez Virginia Sanchez bertako idazkariak erreserbak lehen bait lehen egitea gomendatu du, e-mail bidez edota 605 073673 zenbakira deituz.


Lotura interesgarriak

Mutziako Euskal Etxearen web gunea
www.euskaletxea-murcia.com

Murtziako Euskal Etxeak web gunea aurkeztuko
EuskalKultura.com-en 2007ko otsailaren 8an argitara emana

Olentzero Murtziako Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 9an argitara emana

Iazko deialdia
EuskalKultura.com-en 2006ko martxoaren 6an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia