euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko hainbat euskal etxek bertan behera utzi dituzte euren ekitaldiak coronavirusen krisialdiaren karietara

2020/03/13

NABOren 'Omenaldi Berezia' AEBetako euskal bertsolariei, San Frantziskon larunbat honetan, bertan behera utzia
NABOren 'Omenaldi Berezia' AEBetako euskal bertsolariei, San Frantziskon larunbat honetan, bertan behera utzia

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Ez dira oraingo minutu honetan ekitaldi guztiak, baina munduko hainbat euskal etxe eta elkarteek bertan behera utzi dituzte datozen egun eta asteetarako iragarrita zeuzkaten ekitaldi eta saioak, nazioartea coronavirusarekin nozitzen ari den osasun krisialdiaren karietara. Eta itxura guztien arabera, egoera berehala gaiztotuko da, ekitaldi guztiak edo ia guztiak bertan behera geratu arte, abiadura eta larritasuna herrialde eta eskualde bakoitzaren arabera.

Azken ordutan nabaria izan da NABOk AEBetako euskal bertsolariei larunbat honetan San Frantziskon egin behar zien Omenaldia kantzelatzea, eta beste hainbat dira Argentinan bertan, Europako herrialdeetan, Txilen edota Euskal Herrian ere gauza bera egin dutenak, hala nola Frantzian, Paueko Euskal Etxeak martxoaren 29an egin behar zuen bere Biltzar Nagusia ezeztatuta, Espainian, Madrilgo Euskal Etxean gaurko iragarrita zegoen laburmetrai emanaldia kantzelatuta edota Argentinan, Saladillon datorren astean bertako Euskal Etxean Carlos Gabilondok egin behar zuen saioa bertan behera utzita.



Komentarioak

  • Pena

    Pena omenaldia ez egitea

    Pedro Irigoien (San Frantzisko, Kalifornia), 2020/03/13 15:41

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia